Eduki publikatzailea
Atzealdea Bigarren eskuko Mugikortasun Azoka
2021·09·14
Azokan parte hartzeko herritarren jakin beharrekoa.
Parte hartu nahi dutenek irailaren 15ean eta 16an, asteazken eta ostegunean, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara, Igarondo pilotalekura eraman behar dituzte saldu nahi dituzten objektuak (txirrinduak, kaskoak, patineteak, haurren aulkiak, gurdiak, patinak,…). Honez gain, fitxa bat bete beharko dute harremanetarako datuak eta objetuaren prezioa zehaztuz.
Txirrindu solidarioak jasotzeko aukera ere egongo da bi egun hauetan. Birzikleta proiektura bideratuko dira eta helduen txirrinduak behar dituzte. Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek ere fitxa bete beharko dute, harremanetarako datuak izateko.
Azoka ostirala, hilak 17, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik herritarrek erosteko aukera izan dezaten. Erosten den produktua momentuan ordainduko da eta azokaren amaieran 20:00etan jasoko da.
Azoka itxi ondoren 20:00etan, azokan zerbait saldu edo erosi dutenak bertaratu beharko dira, besteak beste, erosi duten objektua jasotzera, saldu dutenek dirua jasotzera eta saldu ez dutenek objektua jasotzera.
Anima zaitez azokan parte hartzera.