Berriak
Atzealdea

Igerilekua erabiltzeko izen ematea ireki da

Igarondo igerilekuko ateak ekainaren 16an irekiko dira eta denboraldia irailaren 10a arte iraungo du. Ordutegia goizeko 11:00etatik 20:00etara izango da.

2023·05·09


Igarondo igerilekua udan erabiltzeko izen ematea zabalik dago jadanik. Ekainaren 16an hasiko da denboraldia eta irailaren 10a arte iraungo du. Goizeko 11:00etatik arratseko 20:00etara egongo da zabalik.

 Aurten bi aukera daude piszinako abonua ateratzeko: batetik, igerilekuko zerbitzua erabiltzeko ohiko izen ematea eginez, eta bestetik, martxoaz geroztik martxan den Mugiment txartela eskatuz. Azken honek, Idiazabalgo igerilekura eta gimnasiora sartzeko aukeraz gain, Mugiment sareko beste udalerrietako kirol instalazioak erabiltzeko eskubidea ematen du. Mugiment txartelari buruzko informazio gehiago, hemen.

Igerilekuan izena emateko tramitazioa online egin daiteke, azpiko bi aukeretako bat erabiliz, edo liburutegian, eskaera orria betez, ohiko ordutegian: 10:30-12:30 eta 16:30-19:30 (astelehenetik ostegunera) eta 10:30-12:30 eta 16:30-19:00 (ostiraletan). Eskaera ekainaren 20a baino lehen egin eta helbideratzeko kontu korrontea zehazten duenak, %5eko hobaria izango du. Txartelak igerilekuan bertan egongo dira eskuragarri ekainaren 16tik aurrera.

IGERILEKUKO IZEN EMATEA (ohikoa)

                               

 

MUGIMENT IZEN EMATEA