Lan eskaintzak

Atzealdea AMAITUTA: Idiazabalgo Udaleko eraikinak garbitzeko langileen lan-poltsa

2021·02·24
Deialdiaren xedea da Idiazabalgo Udaleko eraikinen garbiketarako pertsonalaren poltsa osatzea, lehiaketa-oposizio librearen bidez. Eskaerak aurkezteko epea: 2021eko martxoak 22.
  1. Deialdia GAOn 2021·02·24
  2. Akats zuzenketa 2021·03·01
  3. Izangaiek 10 egun naturaleko epea izango dute erreklamazioak eta/edo eskabideak zuzentzeko, oposizio-lehiaketaren seigarren oinarriaren arabera.
  4. Hautagaiei jakinarazten zaie lehenengo ariketa, test motako proba,2021eko maiatzaren 28an izango dela, goizeko 10:00etan Idiazabalgo Mateo Mujika kalean kokatzen den Igarondo udal frontoian.
  5. Proba praktikoa ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean izango da
  6. 10 egun balioduneko epea ematen da, iragarki hau Idiazabalgo Udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, interesdunek erreklamazioak aurkezteko.
  7. Puntuazioa guztira 2021·07·29
    Proba praktikoaren emaitzen alegazio-aldia amaituta, eta horiek ebatzita, bi probei dagokien guztizko puntuazioa argitaratzen da. Iraila hasieran 1. Hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko probaren data argitaratuko da.
  8. Hautagaiei 10 egun naturaleko epea eskaintzen zaie oinarrietan xedatutako merituak aurkezteko
  9. Azken puntuazioa 2021·11·05
    Hiru balioduneko epea eskaintzen da interesdunak lehiaketa fasean lortutako puntuazioa berrikusteko eska dezan, hala badagokio.
  10. Behin betiko zerrenda 2021·11·11