Berriak
Atzealdea

Azaroak 25, Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako eguna

Idiazabalgo Udalak, hainbat ekintza antolatu ditu herriko eragileekin elkarlanean

2022·11·16


Idiazabalgo Udaleko Hezkuntza eta Berdintasun batzordeak, azaroaren 25a dela eta onartutako adierazpena.

Herritarrei gogorarazi nahi diegu indarkeriaren biktimei laguntzeko baliabideen sarea eskuragarri dagoela, besteak beste, SATEVI (900 840 111) eta ZEUK ESAN (116 111) telefono eta online orientazio-, aholkularitza- eta informazio-zerbitzuaren bidez.

Era berean, herritarrei dei egiten diegu azaroaren 25ean bat egin dezaten emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela-eta Idiazabalen deitutako mobilizazioarekin eta ekintzekin:

  • Evaren Alabak antzerki ibiltaria: Azaroak 19, 19:00 plazan.
  • Mural margoketa: Azaroak 25, goizean Herri Eskolako ikasleek.
  • Elkarretaratzea: Azaroak 25, 18:00etan plazan.
  • Autodefentsa feminista ikastaroa: Azaroak 27, 10:00-13:00 eta 15:00-18:00 Guraso elkartean. Izen eamatea 663.62.61.96 / berdintasuna@idiazabal.eus. Epea azaroak 23.