Berriak
Atzealdea

Agenda 2030 osatzeko bilera irekiak

Herriaren agenda eratzeko bideari ekin dio udalak garapen jasangarrirako 2030 agendaren esparruan.

2022·09·16


Idiazabalgo Udalak 2006 urtean Agenda21 Ekintza Plana onartu zuen  eta Eskolako Agenda21 ere martxan jarri zen. Agenda honek, Idiazabali dagozkion garapen iraunkorreko helburuak zehazten ditu. Garapen iraunkor bezala ulertzen da, herritaren ongizatea, naturaren zaintza eta garapen ekonomikoaren arteko oreka bilatzen duen garapen eredua.

Datozen hilabeteetan, Idiazabalgo Udala gidari dela, herriko garapen jasangarriaren alde lan egiteko pauso garrantzitsuenetako bat emango da, eta modu honetara Idiazabalgo 2030 Agenda osatuko da.

2030 Agendak, Nazio Batuen Erakundeak adostutako 17 helburu jasotzen ditu, arlo ezberdinetakoak. Idiazabalen abiatuko den prozesuan, helburu horiek lortzeko, herrian egingo diren ekarpenak zehaztuko dira.

Modu honetara, proiektuaren lehen fasean,  gogoeta prozesu bat egingo da,  globalizazioak dakartzan gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-erronken aurrean, herriaren egoera aztertzeko eta nora iritsi nahi dugun jakiteko. Azterketa hau egiteko, ezinbestekoa izango da herritarren eta herriko eragileen partaidetza eta konpromisoa.

Behin, lehen azterketa lana eginda, helburu jasangarriak lortze aldera, idiazabaldarrentzako ibilbide-orri komun bat eskaini nahi da, herriko eragile guztien adostasuna duena.

Herriko ikuspegi eta pertzepzio ezberdinak jaso, eta diagnostikoa osatzeko, Idiazabalgo herritarren sektore ezberdinekin elkarrizketak antolatu ditu Udalak.  

TALDEA

DATA

ORDUA

INGURUMENA

Irailak 19, atelehena

18:00

ONGIZATEA

Irailak 20, asteartea

18:00

MERKATARIAK

Irailak 21, asteazkena

15:00

GAZTERIA

Irailak 21, asteazkena

18:00

ADINEKOAK

Irailak 22, osteguna

11:00

KKE

Irailak 22, osteguna

18:00

INDUSTRIA

Irailak 26, astelehena

11:00

LANDA-NATURA

Irailak 26,astelehena

18:00

HEZKUNTZA

Irailak 27, asteartea

18:00

 

Ongizatea, hezkuntza, gazteria, adinekoak, kultura, kirola, ekonomia, landa eta natur eremua eta ingurumen arlokoak eragileei parte hartzeko gonbita zuzena egingo zaie. Prozesua, dena den, guztiz irekia da, eta bere ekarpena egin nahi duen edozein herritarrek parte hartzeko aukera izango du.  Egingo diren elkarrizketetan parte hartzeko interesa dutenek 667 20 51 09 telefono zenbakira deituta dezakete informazio gehiago lortu eta izena emateko.

Lehen erronda hau osatutakoan, bilera ireki bat egingo da diagnostikoaren emaitzak aurkeztu eta 2030era begirako ikuspegia lantzen hasteko.

Prozesuaren ondorengo urratsen berri ematen jarraituko du Udalak.

Lan hau, Laia Koop.  enpresari esleitu zaio. Kontratuaren zenbatekoa 15.000 eurokoa da eta Gipuzkoako Foru Aldunditik %80ko laguntza jaso da.