Web edukia bistaratu

UDA KANPAINA (3-11 urte)

Udalekuen bitartez, haurrek baloreetan hezitzeko, besteekin batera ikasteko eta aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute, eta bide batez, ikastetxean urtean zehar bereganaturiko euskara erabiltzeko gune egokia izango dute. Udalekuak PSZ (Parte-hartzea Sustatzeko Zerbitzua)-ren parte dira, herritartasun aktiboa bultzatu nahi dituena, funtsean 3 esparru hauetan:

• Norbanako-mailan autonomia sustatzea: norbere burua antolatu eta izateko/egiteko aukera eta gaitasunak izatea.
• Talde-mailan dimentsio aktiboa sustatzea: gizabidezko jarrera, jendartearekiko konpromisoa eta errealitatearekiko  espiritu kritikoduna.
• Komunitate-mailan jendarteko aldaketa prozesuetan inplikatzeko gaitasuna izatea.

 

Gehienez ere 10-12 haur izango dira talde bakoitzean, eta taldeko begirale bana izango dute. Jarduera ezberdin asko egingo dituzte: jolasak, kirola, tailerrak, kultura eta ingurunea ezagutzeko irteerak, mozorroak, txotxongiloak, dantzak, antzerkia, ipuinak...

 

GAZTE AISIA (12-17 urte)

Gazte Aisia programa Gaztelekuko dinamikaren antzekoa du, baina irteera eta ekintza bereziekin. 10:30-12:30 ordutegian eskaintzen da Gaztelekuan, ekainaren azkeneko astean eta uztailaren lehenengo 4 asteetan zehar.

 

Informazioa deskargatu

Izen-emate kanpaina 2019

Udalekuetan izen-emate kanpaina 2019

 

 

UDABERRIKO UDALEKUAK

Pazkoa Astean ere udalekuak eskaintzen dira 10:30-12:30 ordutegiarekin, astebetez