Web edukia bistaratu

AURKEZPENA

Udal Musika Eskolak zerbitzua 4 urtetik gorako herritarrei eskaintzen zaie.

Eraikinak: Apaiz-Etxea, Herri Eskola eta Mediku-Etxea.

Astelehenetik ostirala eskaintzen da, irailaren 2 astetik ekainaren azkenaurreko astera bitarte.

Titulartasuna: Publikoa. Idiazabalgo Udala

Kudeaketarako Departamentua: Kultura

Erakunde kudeatzailea (2018-2019 ikasturtea, urtebeteko luzapenaren aukerarekin): Goierriko Musika Eskola. Zerbitzuaren kontrataziorako 4 herri batu dira (Idiazabal, Itsasondo, Legorreta eta Zaldibia).

1.1.2.  ZERBITZUAREN HELBURUAK

ZERBITZUAREN HELBURUAK

Helburua da irakaskuntza musikal espezifikoa eta kalitatezkoa eskaintzea, arautu gabeko musika irakaskuntzaren bitartez, eta, are zehatzago:

a) Kultura musikal praktikoaren eskaera sozial handia asetzea, zeinaren bitartez musikazaleak bilatzen baitu asetasun pertsonal handiagoa eta haren ondaren kulturala eta adierazpen ondarea zabaltzea, bere buruarekin eta ingurumenarekin harmonia handiagoa izateko.

b) Arautu gabeko eta funtsean praktikoa den musika irakaskuntza eskaintzea, taldekako musika sortzeko helburu nagusiarekin.

c) Horren ondorioz, ikaslearen partaidetza aktiboa sustatzea, bai banaka, bai taldean, eta sustatzea eskolaren eta hura errotuta dagoen gizartearen arteko harremana. Ikaskuntza norberarengan hasten bada eta norberarengan amaitzen bada, gizartean eraginik izan gabe, haren izatezko arrazoiaren zati handi bat galtzen du.

d) Ezinbesteko alderdi teorikoak irakastea, musika modu zabalagoan ulertzeko, eta, printzipioz, hori egitea sakontzeko beharra sentitzen duten ikasleek beraiek eskatuta.

e) Aipatutako zerbitzua edozein adinetako ikasleei eman ahal izatea, haurretatik hasi eta adin nagusikoetara.

f) Jarduera musikalean dagoen aukera guztia ematea: musika klasikoa, antzinakoa, modernoa, tradiziozkoa, herrikoia, hainbat joera, rock, jazz, musika elektronikoa eta abar.

g) Irakaskuntza programazioa egokitzea ikaslearen interesei, dedikazioari eta erritmoari, ulertuta ikasleak ere baldintza minimo batzuk izan beharko dituela, jasotako irakaspenez ondo baliatzeko aukera izateko. Ondorioz, askatasuna eta autonomia dago eskaintza planifikatzeko, ikaslearen interesei eta gaitasunei hobeto egokitzeko.

h) Indartzea estilo musikal guztiak entzuteko zaletasuna, eta kritikarako gaitasuna garatzea, bai ikasleengan, bai herritarrengan.

i) Irakaskuntza tekniken hobekuntza sustatzea, irakasleak etengabe perfekzionatuz eta eguneratuz.

j) Orientatzea eta informazio sakonagoa ematea beren gaitasunagatik edo interesagatik ikasketa arautuetara sartzeko baldintzak betetzen dituzten edo asmoa duten ikasleei; alegia, ikasketa musikal arautuak eskaintzen dituzten ikastetxeak ikasle motibatuz eta gaitasun handikoz hornituko dituzten bibero bat izatea.

k) Herriko eta eskualdeko musika tradizioak biltzea, sistematizatzea eta zabaltzea, ikastetxea kokatuta dagoen herriko kultura nortasunaren gune bilakatuz.

l) Lurraldeko, Euskadiko, Espainiako eta Europako gainerako eskolekin koordinatzea, irakaskuntza metodologiak, irakasleak eta ikasleak elkartrukatzeko, jarduera bateratuak egiteko, antolamendu eta funtzionamendu ereduak elkarri erakusteko eta abarrerako aukera emango duten kontaktuak izateko.

m) Eragin positiboa izatea musika kultura herrikoian; ez soilik ikasleei prestakuntza emanez, baita musika gizartean modu zuzenean hedatuz, haien musika taldeen jarduera publiko etengabeen b

Aurkezpena

m) Eragin positiboa izatea musika kultura herrikoian; ez soilik ikasleei prestakuntza emanez, baita musika gizartean modu zuzenean hedatuz, haien musika taldeen jarduera publikoa etengabe sustatuz.

IZEN EMATE MOTAK

IKASLE BERRIAK:

Ikasle berriak dira Musika Eskolan aurreneko aldiz izena ematen dutenak. Musika Hastapenean bakarrik eman dezakete izena

MUSIKA-TRESNA ETA MUSIKA-HIZKUNTZA:

Ikasle hauek dagoeneko gutxienez urtebetez aritu dira Musika Eskolan baina oraindik ez dute Hizkuntza Musikaleko urte guztiak burutu. Izena eman behar dute Hizkuntza Musikalean eta Musika Tresnan.

MUSIKA-TRESNA BAKARRIK:

Ikasle hauek Hizkuntza Musikaleko urte guztiak burutu dituzte. Izena eman dezakete Musika Tresnan bakarrik (Musika Tresna / kantu /harmonia)

Izen-emate prozedurak eta epe orientatiboak:

Apirilaren 1-30: hurrengo ikasturterako matrikula (ohiko ikasleak)

Apirilaren 15-  maiatzaren 15: ikasle berrien matrikula

Ekainaren lehenengo astean: ordutegien banaketa

Taldeak

KANTUA ETA KORUA

Musika instrumental sinfonikoa

• Biolina

• Biolontxeloa

• Zeharkako txirula

• Klarinetea

• Saxofoia

• Tronpeta

Musika tradizionala (Euskadiko musika tresna tradizionalak)

• Txistua

• Trikitia

• Txalaparta

• Panderoa

• Alboka

 Musika instrumental polifonikoa

• Eskusoinua

• Pianoa

• Gitarra klasikoa

 Askotariko joerak (jazz, pop, rock, musika modernoa orokorrean). - -

• Gitarra elektrikoa

• Baxu elektrikoa

• Teknologi berriak

  1. Beste batzuk (289/1992 Dekretoaren Eranskinean jasotako guztiak)

TALDEKO JARDUERAK, honako hauen artean hautatu ahal izango du ikasleak:

  • Haurren abesbatza
  • Musika tresnen taldea
  • Ganbera musika
  • Gitarra orkestra
  • Musika tradizionaleko taldea
  • Laborategia eta musika modernoaren konbinaketa
  • Saxofoi taldea
  • Eskusoinu taldea
  • Trikitaldea
  • - Bestelako taldeak (espezialitatekoak edo Musika Eskolek baimendutakoak)

Proiektu pedagogikoa

MUSIKA IRAKASKUNTZA LEGEDIA

ZERBITZUAREN HELBURUAK

Hezkuntza Sistemaren segidako erreformek arautu dituzte Musika Irakaskuntzak, eta irakaskuntza horiek irakaskuntza arautuan nahiz ez-arautuan eman izan dira. Araubide Bereziko Irakaskuntza gisa sailkatzen dira. Musika Irakaskuntzen erreferentziazko legediarik berriena hau da:

LOGSE - 

1999ko ekainaren 25eko AGINDUA, Musika Irakaskuntzen goi mailako graduaren curriculuma ezartzen duena.

HLO -

Maiatzaren 3ko 2/2006 LEGE ORGANIKOA, HEZKUNTZARI buruzkoa.

Urriaren 26ko 1614/2009 ERREGE DEKRETUA. Honen bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006ko Lege Organikoak arauturiko goi mailako arte irakaskuntzen antolamendua ezartzen da.

Maiatzaren 14ko 631/2010 ERREGE DEKRETUA. Honen bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006ko Lege Organikoan ezarritako Musikako Graduko goi mailako arte irakaskuntzen oinarrizko edukia arautzen da.

Ekainaren 25eko 368/2013 DEKRETUA. Honen bidez, Musikako goi mailako arte irakaskuntzak arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan, espezialitate hauetan: Konposizioa, Zuzendaritza, Interpretazioa eta Pedagogia.

LOMCE -

Abenduaren 9ko 8/2013 LEGE ORGANIKOA, hezkuntza hobetzeko.

Musika Irakaskuntza hezkuntzako etapa eta maila guztietako curriculum ofizialaren barnean dago, modu orokorrean, 0 urtetatik hasita (Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan). Horrez gain, Arte Eszenikoa, Musika eta Dantza Batxilergoa deituriko batxilergoko adar bat dago.

MUSIKA IRAKASKUTZAREN MAILA ETA ESPARRUAK

MUSIKA IRAKASKUNTZA LEGEDIA

IRAKASKUNTZA EZ-ARAUTUAK (Musika Eskolak): Irakaskuntza hauen ondorioz ez dira lortzen balio akadamikoa duten tituluak, eta helburua musika egitea da besterik gabe, kultura eta arte adierazpen gisa.

IRAKASKUNTZA ARAUTUAK: Balio akademikoa duten tituluak lortzen dira irakaskuntza hauen bidez, eta lanbide bat gauzatzea dute helburu:

  • Unibertsitatez kanpoko mailak (bereziak):

·Musika Kontserbatorioak (Oinarrizko Gradua, Erdi mailako Gradua eta Goi mailako Gradua)

  • Unibertsitateko mailak (bereziak):

·Irakasleen Unibertsitate Eskola, Musika Hezkuntzan espezializaturiko maisua.

·Musika Irakaskuntzen Goi Mailako Zentroa, Musikako Gradua, espezialitateak:

  • Konposizioa
  • Pedagogia
  • Zuzendaritza
    • Abesbatzako Zuzendaritza
    • Orkestrako Zuzendaritza
    • Interpretazioa: Akordeoia, harpa, kantua, klarinetea, kontrabaxua, fagota, txirula, gitarra, jazza, baxu elektrikoa, bateria, kantua, kontrabaxua, gitarra, pianoa, saxoa, tronboia, tronpeta, oboea, organoa, perkusioa, pianoa, saxofoia, tronboia, tronpa, tronpeta, tuba, txistua, biola, biolina, biolontxeloa.

MUSIKA ESKOLAK FUNTZIONAMENDUA

Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak, Hezkuntza Sistemaren Antolaketa Orokorrari buruzkoak, hau dio Araubide Bereziko Irakaskuntzei buruzko II Tituluan, Arte Irakaskuntzei buruzko Lehenengo Kapituluan, 39.5 artikuluan:

«Aurreko ataletan ezarritakoa horrela izanik ere, eskola berezietan musika edo dantza ikasketak egin ahal izango dira, adinaren mugarik gabe; ikasketa horien ondorioz ez dira balio akademikoa eta profesionala duten tituluak eskuratuko inola ere, eta ikasketa horien antolaketa eta egitura atal horietan ezarritakoen desberdinak izango dira. Eskola horien arauketa hezkuntza administrazioen esku egongo da».

Horren arabera, urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak oinarrizko arauak ezartzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko musika eskolak eta arautu gabeko berariazko musika irakaskuntzarako ikastetxeak sortzeko eta haien funtzionamendurako. Dekretuak alderdi hauek arautzen ditu:

  • I. Titulua: Aplikazio eremua, helburuak eta irakaskuntzen antolaketa.
  • II. Titulua: Bete behar dituzten baldintzak.
  • III. Titulua: Musika Eskoletako irakaskuntzaren antolaketa, irakasleen titulazioa, ikuskapena eta kudeaketa.
  • IV. Titulua: Musika Eskolak irekitzea, aldatzea eta iraungitzea
  • Xedapen gehigarriak, iragankorrak eta amaierakoak

Kontratuaren xedea oinarrituko da 289/1992 Dekretuan, urriaren 27koan, Euskal Autonomi Elkartean Musika Eskola direlako arautu gabeko musika irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituenean.

Xedea jasota dago 9/2017 Legearen, azaroaren 8koaren, Sektore Publikoari buruzkoaren, 17. artikuluko kasuetan; zerbitzuak prestazio zuzenak ezartzen ditu, herritarren mesedekoak, eta, horrenbestez, 312. artikuluko zehaztapenak.

Ahal izanez gero, zerbitzuak udal lokaletan emango dira, Udalek lagatakoetan; dena dela, kontratistak ikastetxeren bat izan beharko du Goierriko eskualdeko udalerriren bateko udal mugartean, ikasleengan gertu dagoela bermatzeko. Ikastetxeak baldintza tekniko batzuk bete beharko ditu: 289/1992 Dekretuan, urriaren 27koan, Euskal Autonomi Elkartean Musika Eskola direlako arautu gabeko musika irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituenean jasotakoak.

ZERBITZUAREN HELBURUAK

Helburua da irakaskuntza musikal espezifikoa eta kalitatezkoa eskaintzea, arautu gabeko musika irakaskuntzaren bitartez, eta, are zehatzago:

a) Kultura musikal praktikoaren eskaera sozial handia asetzea, zeinaren bitartez musikazaleak bilatzen baitu asetasun pertsonal handiagoa eta haren ondaren kulturala eta adierazpen ondarea zabaltzea, bere buruarekin eta ingurumenarekin harmonia handiagoa izateko.

b) Arautu gabeko eta funtsean praktikoa den musika irakaskuntza eskaintzea, taldekako musika sortzeko helburu nagusiarekin.

c) Horren ondorioz, ikaslearen partaidetza aktiboa sustatzea, bai banaka, bai taldean, eta sustatzea eskolaren eta hura errotuta dagoen gizartearen arteko harremana. Ikaskuntza norberarengan hasten bada eta norberarengan amaitzen bada, gizartean eraginik izan gabe, haren izatezko arrazoiaren zati handi bat galtzen du.

d) Ezinbesteko alderdi teorikoak irakastea, musika modu zabalagoan ulertzeko, eta, printzipioz, hori egitea sakontzeko beharra sentitzen duten ikasleek beraiek eskatuta.

e) Aipatutako zerbitzua edozein adinetako ikasleei eman ahal izatea, haurretatik hasi eta adin nagusikoetara.

f) Jarduera musikalean dagoen aukera guztia ematea: musika klasikoa, antzinakoa, modernoa, tradiziozkoa, herrikoia, hainbat joera, rock, jazz, musika elektronikoa eta abar.

g) Irakaskuntza programazioa egokitzea ikaslearen interesei, dedikazioari eta erritmoari, ulertuta ikasleak ere baldintza minimo batzuk izan beharko dituela, jasotako irakaspenez ondo baliatzeko aukera izateko. Ondorioz, askatasuna eta autonomia dago eskaintza planifikatzeko, ikaslearen interesei eta gaitasunei hobeto egokitzeko.

h) Indartzea estilo musikal guztiak entzuteko zaletasuna, eta kritikarako gaitasuna garatzea, bai ikasleengan, bai herritarrengan.

i) Irakaskuntza tekniken hobekuntza sustatzea, irakasleak etengabe perfekzionatuz eta eguneratuz.

j) Orientatzea eta informazio sakonagoa ematea beren gaitasunagatik edo interesagatik ikasketa arautuetara sartzeko baldintzak betetzen dituzten edo asmoa duten ikasleei; alegia, ikasketa musikal arautuak eskaintzen dituzten ikastetxeak ikasle motibatuz eta gaitasun handikoz hornituko dituzten bibero bat izatea.

k) Herriko eta eskualdeko musika tradizioak biltzea, sistematizatzea eta zabaltzea, ikastetxea kokatuta dagoen herriko kultura nortasunaren gune bilakatuz.

l) Lurraldeko, Euskadiko, Espainiako eta Europako gainerako eskolekin koordinatzea, irakaskuntza metodologiak, irakasleak eta ikasleak elkartrukatzeko, jarduera bateratuak egiteko, antolamendu eta funtzionamendu ereduak elkarri erakusteko eta abarrerako aukera emango duten kontaktuak izateko.

m) Eragin positiboa izatea musika kultura herrikoian; ez soilik ikasleei prestakuntza emanez, baita musika gizartean modu zuzenean hedatuz, haien musika taldeen jarduera publiko etengabeen sustapena

IRAKASGAIAK ETA MAILAK

1. maila edo harrerakoa/kontaktua: haurrentzako musikaren hastapena, 4-7 urteko haurrentzat. Musika eta mugimendua. Musika tresnen errotazioa

Hezkuntza musikal goiztiarrak xede du haurrak garatzea adierazpen gaitasuna, gaitasun musikala eta psikomotorra. Horretarako, metodo pedagogiko espezifiko bat aplikatuko da, beranduago aukera emango diona musika tresna bat hautatzeko, norberaren lehentasunen eta gaitasun arabera,

Ez da gaitasun mailarik egingo Haurraren pertsonalitatearen garapen harmonikoa bultzatuko du irakaslearekin eta gainerako kideekin soinu jardueraren bitartez duen elkarrekintzaren bidez. Norberaren kontzientzia hartuko du, bere barrenarekin eta ingurukoekin eta ingurukoarekin harmonian dagoen izaki gisa. Apurka-apurka hasiko da musika tresna zehatz batekin harremanetan, bost edo sei urtetik aurrera.

Irakaskuntza 4 eta 7 urte arteko haurrei zuzenduta dago, eta taldeka egingo da.

EDUKI DIDAKTIKOAK

Honako hauek dira esparru horren oinarrizko edukiak:

- Ahotsa garatzea ildo bikoitz batetik: hizkuntza eta kantua.

- Harremana soinu iturriekin, askotariko materialen, objektuen eta musika tresnen bitartez.

- Iraupenari, intentsitateari, garaierari, tinbreari eta abarri lotutako parametroak ezagutzea eta adieraztea ezohiko grafiatan.

- Ohiko grafia ezagutzen hastea.

- Entzumena eta pentsamendu musikala garatzea.

- Mugimendua erabiltzea adierazpenerako bitarteko moduan, eta mugimenduarekin, ikusmenarekin eta entzumenarekin sentsibilizatzea, norberaren gorputza ezagutzeko, erritmoaren zentzua garatzeko eta harreman sozialak sustatzeko.

IKASGAIAK:

- Hautazko ikasgaia, musika eta mugimendua. 4 eta 7 urte artekoentzat (4 ikasturte)

- Hautazko ikasgaia, musika tresnen errotazioa. 7 urtekoentzat (ikasturte 1)

- Hautazko ikasgaia, haurren abesbatza. 6 eta 7 urte artekoentzat (2 ikasturte)

2. maila edo hasierakoa/hastapena: musika ikasketak 7 urtetik gorako ikasleentzat- Ikasgaiak: Hizkuntza musikala, musika tresnen praktika eta taldeko jarduerak

Ikasleak musika tresna kontzeptualizatuko du adierazpenerako beste elementu baten moduan, bere pertsonalitatea eta sentsibilitatea garatzeko elementu gisa. Alderdi teknikoa irakasleak bultzatuko du, helburu instrumental hutsarekin, alegia, ikaslearen adierazkortasuna hobetzeko beharrezko elementu gisa.

Hastapena irakasten bazaio musikarekin lehen aldiz kontaktua izan duen eskatzaile bati, alegia, 1. ziklotik ez datorren bati edo kontakturik izan ez duen bati, pedagogia haren adinari eta baldintzei moldatuko zaizkio. Kontserbatorioko oinarrizko maila gainditzeko moduko gaitasuna lortu nahi da.

Irakaskuntza 7 urtetik gorako gazteei zuzenduta egongo da.

EDUKI DIDAKTIKOAK

  • Ahozko gaitasunak, gaitasun erritmikoak, psikomotorrak, entzumenezkoak eta adierazpenezkoak garatzea, eta apurka-apurka irakurketa eta idazkera musikalaren oinarrizko ezagutza eta ezagutza aurreratua lortzea.
  • Taldekideekin bizipen musikalak izatea; horrek aukera emango die musikarekin duten harreman afektiboa aberasteko kantuaren, mugimenduaren, musika tresnaren, entzunaldien eta abarren bitartez.

IKASGAIAK:

Esparru horretako irakaskuntza banaka eta taldeka egingo da, eta antolaketa hau izango du:

- Nahitaezko ikasgaia, hizkuntza musikala (4 ikasturte). Lehen ikasturtea komuna izango da ikasle guztientzat, edozein dela ere beren musika tresnen espezialitatea.

- Nahitaezko ikasgaia, musika tresnen praktika (4 ikasturte). Ikasgai hori modulutan antolatuko da, eta ikasturte bakoitzeko modulu bat egingo da lehen hiru ikasturteetan (lehenetik hirugarrenera) eta hiru laugarrenean (laugarrenetik seigarrenera), moduluen iraupena ikaslearen bilakaerari egokituko zaio.

- Hautazko ikasgaia, abesbatza (ikasturte 1). Lehen ikasturtea komuna izango da ikasle guztientzat, edozein dela ere beren musika tresnen espezialitatea.

- Hautazko ikasgaia, taldeko jarduera (3 ikasturte), 2. ikasturtetik aurrera.

MUSIKA TRESNEN ESPEZIALITATEAK;

Horiekin, ikasleak barruan daraman musika azalera dezake talde batean, dela ahozkoa zein musika tresnena, beste ikasle batzuekin musika sortzeko, eta horrela bere musika ikasketak amaitzeko. Musika tresnen espezialitatearen eskaintza honako adar hauetan multzokatuta dago:

A) Kantua eta Korua

B) Musika instrumental sinfonikoa

• Biolina

• Biolontxeloa

• Zeharkako txirula

• Klarinetea

• Saxofoia

• Tronpeta

• Beste batzuk (289/1992 Dekretoaren Eranskinean jasotako guztiak)

C) Musika tradizionala (Euskadiko musika tresna tradizionalak)

• Txistua

• Trikitia

• Txalaparta

• Panderoa

• Alboka

• Beste batzuk (289/1992 Dekretoaren Eranskinean jasotako guztiak)

D) Musika instrumental polifonikoa

• Eskusoinua

• Pianoa

• Gitarra klasikoa

• Beste batzuk (289/1992 Dekretoaren Eranskinean jasotako guztiak)

E) Askotariko joerak (jazz, pop, rock, musika modernoa orokorrean).

• Gitarra elektrikoa

• Baxu elektrikoa

• Teknologi berriak

• Beste batzuk (289/1992 Dekretoaren Eranskinean jasotako guztiak)

TALDEKO JARDUERAK, honako hauen artean hautatu ahal izango du ikasleak:

  • Haurren abesbatza
  • Musika tresnen taldea
  • Ganbera musika
  • Gitarra orkestra
  • Musika tradizionaleko taldea
  • Laborategia eta musika modernoaren konbinaketa
  • Saxofoi taldea
  • Eskusoinu taldea
  • Trikitaldea
  • Bestelako taldeak (espezialitatekoak edo Musika Eskolek baimendutakoak)

HEZKUNTZA ESPARRU OSAGARRIAK.-

Musika terapia lantegia hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleentzat. Banaka eta taldeka egingo da.

TALDEAK

Ikastetxearen egituraren barruan hartuko dira berezko nortasuna eta jarduera duten musika talde guztiak, direla sortuak, direla sortu gabekoak, bertan egon nahi badute eta bertako antolakuntza, zuzkidura, irakasleak eta abar eskura nahi badituzte.

3. maila edo gotortzekoa: amateur musika ikasketak, 12 urtetik gorako ikasleentzat- Ikasgaiak: Hizkuntza musikala, musika tresnen praktika eta taldeko jarduerak

Gaitasunaren muga bakarrak dira ikaslearen interesa, dedikazioa eta ahalmena. Gaitasuna orokorrean indartuko da, taldeek eskolan parte hartuz.

Musika Eskolako irakaskuntzaren helburuetako bat da ikasleak parte hartzea ahozko talde batean edo musika tresnen talde batean. Ikaslearen motibazioa indartzeko, aukera eman behar zaio ikasitakoa lehenbailehen praktikan jartzeko, oinarri tekniko handia izan arte itxaron gabe.

12 urtetik gorako gazte eta helduei zuzendutakoa, adin-mugarik gabe.

EDUKIAK

Taldeko jarduerek garrantzi handia hartzen dute Musika Eskolaren barruan, bai ahozkoek, bai musika tresnen taldeek, klasikoek, modernoek eta tradizionalek. Horien antolaketa eta iraupena izango da ikastetxearen hezkuntza proiektuan aurreikusitakoa. Kontuan izango dira ikasleen maila eta gaitasunak ere, baita eskolak dituen baliabideak ere.

Gazteei zuzenduta egongo da: 12 urtetik gorako gazteak eta helduak.

Honela antolatuko da: esparru horretan, irakaskuntza taldean zein banaka egingo da lehen ikasturtean. Bigarren ikasturtetik aurrera ez da ikasturte kopuru zehatzetan egituratuko, baina aurretik ezagutza musikalik ez duten ikasleek hizkuntza musikaleko ikasturte bat egin beharko dute.

IKASGAIAK

- Nahitaezko ikasgaia, hizkuntza musikala (ikasturte 1). Aurretik ezagutza musikalik ez duten ikasleentzat soilik.

- Hautazko ikasgaia, helduen abesbatza. Aurretik ezagutza musikalik ez duten ikasleentzat soilik.

- Hautazko ikasgaia, taldeko jarduera. Ikasle guztientzat.

- Hautazko ikasgaia, hizkuntza musikala. Ezagutza musikala duten ikasleentzat.

- Hautazko ikasgaia, musika tresnen praktika. Ikasle guztientzat.

MUSIKA TRESNEN ESPEZIALITATEAK:

2. mailan deskribatutakoak.

TALDEKO JARDUERAK :

2. mailan deskribatutakoak.

IKASKETA ERREFORTZUA.

Ikasleek beren interesagatik, gaitasunagatik eta dedikazioagatik errefortzua eskatzen badute araututako ikasketetako erdi mailako graduko lehen ziklora sartzeko probetara aurkezteko helburuarekin, hizkuntza musikal aurreratua ikasteko talde bat izango dute eskura, eta bertako edukiak egokitu egingo zaizkio sarbide proba hori gainditzeari. Bi ikasturtekoa izango da, gehienez.