Web edukia bistaratu

UDAKO ESKAINTZA TURISTIKOA

 

IDIAZABAL PAKETEAZ GOZATU

Paketan sartzen dira Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroko bisita gidatua eta gazta dastaketa edariarekin + Idiazabal gazta ekoizten duen gaztandegi bateko bisita + bazkaria herriko jatetxe batean.

  • Pertsonako prezioa: 24€/helduak eta 14€/haurrak

 

IDIAZABALGO GAZTANDEGI BATERA BISITA

Uztaila eta abuztuan egunero 12:00tan

Bisita honetan gaztandegiko instalakuntzak ezagutuko dira, gazta egiteko prozesua azalduko digute eta Idiazabal gazta desberdinak dastatzeko aukera izango da.

Bisitaren iraupena: Ordu bat

 

IDIAZABAL GAZTAREN  EKOIZPENA EZAGUTU J. ARANBURU GAZTANDEGIKO ARTZAIAREN ESKUTIK

 Uztaila eta abuztuko igandetan : 2 orduko bisita 11:30tatik 13:30tara Idiazabalgo Ondramuño Gaztandegian, artzain gaztagilearen eskutik: ustiategira bisita, gaztaren ekoizpen prozesua  ikusi, eta etxeko Idiazabal Gazta desberdinen dastaketa bukaeran; zuria, ketua, berria eta zaharra.

*Pertsonako prezioa: Helduentzat 12 € eta 6-12 urte bitarteko umeentzat 5 €. Gutxieneko taldea:   4 pertsona / Gehieneko taldea: 20 pertsona

 

BIHURTU ZAITEZ ARTZAIN EGUN BATEZ ETA LAGUNDU GAZTAIÑADITXULOKO ARTZAINARI ARTALDEA LARRETARA ERAMATEN

Uztaila eta Abuztuko larunbatetan, 2 orduko bisita 11:30tatik 13:30tara. Ander Barandiaran artzainak bere egunerokoa partekatzera gonbidatzen gaitu . Artaldea larretara eramaten lagunduko diogu eta bueltan artzainak  ikuilua eta  gaztandegiko beste gune batzuk erakutsiko dizkigu: ekoizpen gela, kamarak,...Bisita ekoizten dituzten gazten dastaketa batekin bukatuko da.

 *Pertsonako prezioa: Helduentzat 12 € eta 6-12 urte bitarteko umeentzat 5 €. Gutxieneko taldea:  4 pertsona     / Gehieneko taldea: 12 pertsona

 

“INDIANOEN IBILBIDEA” BISITA GIDATUA

Bisita honetan, indianoek Idiazabalgo herrian izan duten garrantzia ezagutuko dugu, eta, horretarako, Ameriketatik itzultzean eraikitako hainbat etxe bisitatuko ditugu: Pilarenea, Txomenarenea, Floreaga, Zubialde, Toki Eder…

Egunak: Uztailaren 5ean eta 19an, abuztuaren 9an eta 23an

Ordua: 17:30

Iraupena: ordubete

Elkargunea: Gaztaren Museoa

Doako bisita

 

“SAN MIGEL ELIZAREN SEKRETUAK” BISITA GIDATUA

Bisita honetan Idiazabalgo herriak ezkutatzen duen altxorretako bat ezagutuko dugu: San Migel eliza. Bai portada bikaina, bai bataiarria, erretaula ikusgarria... ikusiko ditugu.

Egunak: Uztailaren 12an eta 26an, Abuztuaren 16an eta 30ean

Ordua: 17:30

Iraupena: Ordubete

Elkargunea: Gaztaren Museoa

Doako bisita

Izena emateko, deitu 943 18 82 03/ info@idiazabalturismo.com helbidera.

Ordutegitik kanpo gaztandegietara bisitak egiteko, kontsultatu eskuragarritasuna.