Web edukia bistaratu

 

HARREMANETARAKO:

Arduradun politikoa: Ioritz Imaz Baztarrika alkatea@idiazabal.eus
Arduradun teknikoa: Pello Unanue Imaz
Administraria: Maier Langarika Izaguirre udala@idiazabal.eus

 

Idiazabalgo Udala
Plaza Nagusia 3, 1º solairua 20213 Idiazabal
Tel: 943 187100

Web edukia bistaratu

FUNTZIOAK

Obra brigada udal zerbitzu bat da, eta horren eginkizunak honako hauek dira::

♦ Udal eraikin, instalazio eta espazio publikoak konpontzeko zein mantentzeko lanak egitea eta garbiketa-zerbitzuak egitea. 

♦ Bide publikoak konpondu, garbitzeko eta kontserbatzeko lanak egitea

♦ Hiri altzariak (zaborrontziak, bankuak, kulunkak...) konpontzeko, mantentzeko eta lekualdatzeko lanak egitea

♦ Udalaren jarduerarekin lotutako tresneria eta dokumentuak lekualdatu, hartu, eman eta jaso

♦ Udalaren edo udaleko zerbitzuen esku hartzea duten ekimenak prestatzeko jarduerak

♦ Idiazabalen urte osoan zehar antolatzen diren udal jai eta kultura ekimenak muntatu eta desmuntatzeko lanak.

♦ Udalerrian ekimenak antolatzen dituzten elkarte ezberdinek eskatutako mahaiak, aulkiak, hesiak, musika ekipoak, askotariko tresnak eman eta jasotzen direla kontrolatu. Elkarteak dira elementu horiek garraiatzeko eta ondo erabiltzeko ardura dutenak.

♦ Udalaren ibilgailu parkea kontrolatu

Bestalde, Obra brigadak ondorengo zerbitzuen gaineko ikuskaritza egiten du:

- Kale garbiketa.

- Argiteria publikoko eta udal eraikin eta instalazioetako energia elektrikoaren hornikuntza eta banaketa sareen kontserbazioa eta mantentzea.

- Udal hilerrian mantentze eta garbiketa lanak, hilobiak, ehorzketak eta hobitik ateratzeak prestatzea.

- Parke eta zuhaiztien garbitzeko eta artatzeko zerbitzua

- Udal eraikin eta lokaletan berokuntza eta beste hornikuntzen mantentze eta kontrol lanak.