Web edukia bistaratu

Ludoteka

HAURTXOKOAK / LUDOTEKAK / HAUR ZERBITZUAK EZAGUTU:

1. Esperientzia eta bizipen desberdinen bitartez, haurrak elkarbizitzarako trebatzen dira, hainbat balio barneratuz: autonomia, laguntasuna, elkarlana…

2. Haurrak protagonista dira antolatzen ditugun ekimenetan! Ekintzen programa prestatzean modu aktiboan inplikatzen dira. Hala, eginez gozatzen eta ikasten dute!

3. Gure eskaintzan hezitzaileak bidelagun dira. Zer egin, nola egin, zergatik egin? Haurrek esperientzia aberasgarriak bizitzea da eskaintzen dugun programaren helburua.

4. Ondo pasatzeko jarduera ugari, eta era askotako jendea ezagutzeko aukera paregabea!

 

Haur Zerbitzua Idiazabalgo PSZ-ren baitan kokatuta dago. Garai ezberdinetan eskaintzen da:

- Ikasturtean zeharreko Haur Zerbitzua ('Ludoteka'): 5-11 urte, astean zehar (*)

- Opor garaietako Haur Zerbitzua ('Uda Kanpaina' udaran, bost astez, eta 'Udaberriko Udalekuak' Pazkoa Astean, astebetez: 3-11 urte, bi orduz (10:30-12:30) edo hiru ordu t'erdiz (9:00-12:30)

Azkeneko urteetan 'Xapostiralak' formatuan eskaini da Haur Zerbitzua, ostiral arratsaldeetan, hilean behin adin-tarte bakoitzerako.