Web edukia bistaratu

HARREMANETARAKO:

Arduradun politikoa: Andoni Gomez Aldanondo   agomez@idiazabal.eus

Zinegotzi delegatua Turismo arloan: Kepa Oiarbide Labaka; koiarbide@idiazabal.eus

Zinegotzi delegatua Lehenengo sektorean: Aitzol Mendizabal Malkorra; amendizabal@idiazabal.eus
Arduradun teknikoa: Jabier Jauregi Apalategi nekazaritza@idiazabal.eus
Administraria: Maier Langarika Eizagirre udala@idiazabal.eus

Idiazabalgo Udala
Plaza Nagusia 3, 1º solairua 20213 Idiazabal
Tel: 943 187100

Web edukia bistaratu

LEHEN SEKTOREA

Euskadi 2015-2020 landa eremuak zehazteko estrategiak hiru eremu mota bereizten ditu lurraldean: landa eremu deprimituak (I), landa eremu ez deprimituak (II) eta hiri eremuak (III).

Idiazabal landa udalerrikotzat jotzen da eta 2 eremu handi bereizten dira bertan, 2 landatasun maila desberdin dituena:

LANDA EREMUA

LANDA EREMUAREN TIPOLOGIA

LANDATASUN MAILA

Idiazabal

II. Landatarra (ez deprimitua)

6

Urtsuaran

II. Landatarra (ez deprimitua)

4

Eremuen zehazte hau garrantzitsua da europar eta euskal diru-laguntza lerroetara (LEADER, FEDER, EREIN...) iritsi ahal izateko, horien helburua Idiazabalen bizi diren pertsonentzako azpiegiturak, hornidurak, zerbitzuak eta haien bizi-kalitatea hobetzea delarik.

Eremuen zehazte hau kontuan izanik eta udal proiektuen finantzazio lerro egokietara iristearren, Idiazabalgo Udalak landa garapena bere politiken barrenean sartu du. Ildo horretatik:

Idiazabalen eragina duten Landa Garapenerako Planen (LGP) prestaketan parte hartzen du era aktiboan.

LGPak gauzatzen ditu edozein eskumen esparrutan (ikastetxea, osasun zentroa, eguneko zentroa…)

Europako mugaz gaindiko proiektuetan elkarlanean aritzen da: POCTEFA Innolact Proiektua (FEDER programako funtsekin kofinantzatua izanik, esnearen sektorean mugaz gaindiko jarduera berritzaileak garatzen lagundu nahi du, eta enpresa horien dibertsifikatzea faboratzen du balio erantsi handiagoa ekarriko duten jardueretara bideratuz).

EUROPEAN CHEESE ROUTE ASSOCIATION elkarteko kidea da. Lurralde lankidetzarako europar talde honek nazioarteko hainbat proiektu komunetan parte hartzen du lehen sektorearen eta turismoaren defentsan.

Era aktiboan lankide gisa ari da landa garapeneko eragileekin.

Larreak kudeatzeko proiektuak garatzen ditu (baso erabilerako lurzoru urbanizaezina):

a) Udal jabetzako mendi larre publikoak kudeatzen ditu (2043.1 Idiazabalgo mendia, 4,11 km²).

b) Araba eta Gipuzkoako Partzuergoaren jabetzako mendiko larreen kudeaketan parte hartzen du (68,33 km²).

c) Beste entitate batzuek (ETORLUR) finantzatzen dituzten mendiko larreen kudeaketa programak gauzatzen ditu.

Udalerriko landa garapena (nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza) sustatzeko diru-laguntza lerroak onartzen ditu, udalerriko natura berezitasunak kontserbatzeko eta bere identitate ezaugarriak gordetzeko, baita nekazaritza enpresariaren lehiakortasuna eta bertako produktua hobetzeko ere.

Idiazabalgo biztanleetatik %28,61 urbanizaezintzat jotako lurzoruan bizi da, zeinak udalerriko lurraldearen eremu osoaren %97,70 hartzen duen. 258 nekazaritza ustiategi alta emanda daude Foru Aldundiaren erregistroan.