Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu

 

Whatsapp bidez herritarrek informazioa jasotzeko zerbitzua

 

Norabide bakarreko zerbitzu hori difusio-zerrenden bidez baino ez da emango, eta alta emateko, formularioa bete eta 943187100 zenbakia gehitu behar da mugikorreko kontaktuen agendan.

Idiazabalgo Udalak doako zerbitzu berri bat jarriko du martxan gaurtik aurrera, herritarrei interes publikoko jarduerei buruzko informazioa eskaintzeko. Zerbitzu horrek norabide bakarreko komunikazio-sistema bat ezarriko du WhatsApp berehalako mezularitza-aplikazioaren bidez, eta, beraz, ez da kontsulta pertsonalizaturik egingo bide horretatik.

Proposamenak, eskaerak eta kexak bidaltzeko edo administrazio-izapideak egiteko, Udalak ezarritako bideak erabiliko dira: erregistro elektronikoa, 943.187.100 telefonoa, herritarrei arreta emateko eta erregistroen arloko laguntza emateko zerbitzua eta www.idiazabal.eus webguneko iradokizunen eta kexen postontzia.

Zerbitzu berri hori difusio-zerrenden bidez soilik emango da, eta inola ere ez WhatsApp taldeen bidez. Komunikabide horretan alta emateko, 943187100 telefono-zenbakia gehitu behar da mugikorreko kontaktuen agendan, eta ezarritako baldintzak onartu behar dira, bai eta zerbitzu horretan erabiltzen diren datuen tratamendua baimendu ere.

Inprimaki horiek udalaren webguneko esteka honetan aurki daitezke: www.idiazabal.eus/komunikazioa

Zerbitzu berri honekin, Idiazabalgo Udalak herritarrengana hurbildu nahi du zerbitzu publikoko informazio guztia. Zerbitzua WhatsAppen mezularitza-zerbitzuan oinarrituta dago, eta, beraz, zerbitzua erabiltzeak konpainia hori erabiltzeko baldintzak onartzea dakar.