Web edukia bistaratu


HARREMANETARAKO:

Arduradun politikoa: Aritz Ugarte Munduate; augarte@idiazabal.eus
Arduradun teknikoa: Beatriz Mena Diez; kultura@idiazabal.eus
Administraria: Nekane Mujika Sueskun; zerbitzuak@idiazabal.eus

Idiazabalgo Udala
Plaza Nagusia 3, 1º solairua 20213 Idiazabal
Tel: 943 187100

Web edukia bistaratu

KIROL  ETA KULTUR IKASTAROAK 2019-2020

Kirol ikastaroak urriaren hasieratik ekainera bitarte eskaintzen dira, astean zehar. 

Aukera zabala dago, besteak beste: pilates, zumba, hipopresiboak, spinning, krossfit, 3. adinekoen soinketa, yoga, gaztefit, ...

Kultur eta Kirol ikastaroak 2019 - 2020

 

 

  • Izen ematea: Irailak 2 - 16 
  • Zerrenden publikazioa: Irailak 17

Hemen dituzue Kultur eta Kirol ikastaroen behin-behineko zerrendak, zozketa aurretik.

Hurrengo urratsak hauek dira:

  1. 1. Akatsak zuzentzea: norberak eskatu behar du, email bat honera bidaliz: zerbitzuak@idiazabal.eus edo Udaletxeko lehiatilan. Epea: irailaren 20ra arte, ostirala.
  2. 2. Behin betiko zerrendak zozketarako irailaren 23an argitaratuko dira Udalaren webgunean eta iragarki-taulan.
  3. 3. Zozketa eguna eta ordua: irailaren 24ean, asteartea, 11:00etan. Udaletxeko Areto Nagusian.
  4. 4. Zozketan ateratzen den zenbakitik hasita, esleituko dira plazak. Behin ikastaro horren gehienezko kopurura iritsita, persona horrek zehaztutako beste aukerak kontuan hartuko dira.

BEHIN BEHINEKO ZERRENDAK IKUSI

  • Zozketa eta behin betiko zerrenden publikazioa: Irailak 24
  • Ikastaroen hasiera: Urriak 1
Web edukia bistaratu

KIROLA

ZERBITZUAK

  • Kirol zerbitzuen jarraipena egitea: Kirol ikastaroak, Igarondo Igerilekuak, Gimnasioa 47.
  • Kirol instalazioen erreserbak egitea eta erabilerak koordinatzea
  • Kirola eta bizitza aktiboa sustatzeko zuzeneko ekintzak garatzea
  • Diru-laguntzak

KIROL ARLOKO DIRU-LAGUNTZAK

Idiazabalen kirol jarduerak antolatzeko diru-laguntzak

BESTE ERAKUNDE PUBLIKOEKIN ELKARLANA

  1. GFA Kirola. Mugiment Gipuzkoa
  2. Eusko Jaurlaritza. Mugiment egitasmoa
Web edukia bistaratu

IGERILEKUAK

Igerileku Zerbitzua ekainaren 15ean hasi eta irailaren 15ean amaitzen da, 11:00 - 20:00 ordutegiarekin. Igarondo Igerilekuak Udaletxearen atzekaldean kokatzen dira. Igerileku handia eta txikia, belazea, solariuma, aldagelak eta komunak, eta taberna bat ditu. 

Abonamendu osorako bonoa eskuratu daiteke (Udaletxean) edo eguneko sarrera ordaindu (igerilekuan bertan).

GIMNASIOA 47

Soinketa-gela Kale Nagusia 47. zenbakian kokatuta dago. 365 egunez zabalduta dago, 7:00 - 22:00 ordutegiarekin. Makinak, komunak eta dutxak ditu: korrikarako zintak, spinning bizikleta, bizikleta estatikoa, eliptika, arraun ergometroa, muskulazio makinak, mankuernak, barra olinpikoa eta diskoak, banku multifuntzionala eta sentadilak egiteko kaiola.

Urte osorako izen-ematea egin daiteke, urte erdirako (seihabete naturalak) edo hilabeteka (hilabete naturalak).