Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/10/14
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Idiazabal

?

Alkatearen agurra 

Ongi etorri!

Web orri berria dugu! Bai kudeatzaileontzat, bai herritarrentzat eta bai bisitarientzat erabilgarriagoa izango den web orria.

Teknologia berriak erabil errazak izan behar dira, eta nola ez, gertukoak. Azken finean web orri hau Idiazabal bizitzeko eta biziarazteko beste bide bat da. Sareak gauden lekuan gaudela, eta nahi dugunean, Idiazabal bizitzeko aukera ematen digu.

Lanabes hau horretarako izan bedi, udaletxean egin nahi den eskariren bat, edo eskuratu beharrean gauden papertxo hori, edo kale izendegia, edo gure herriari buruzko informazioren bat lortu nahi dugunean, den ordua izanda ere, eskura izango dugun leihatila.

Web orria lanabes ona izateko, herriko informazioa, ekintzak eta zerbitzuak eguneratuta izango ditugu, azken finean horrek egiten baitu web orria erabilgarri.

Lan horietan lagunduko diguzulakoan, eskerrik asko eta bizi Idiazabal !!


| Plaza Nagusia, 3 - (20213). Telefonoa:943 187100, Faxa:943 187143 | Idiazabalgo Udala. IFK P2004800E