Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Idiazabal

?

Gaur egungo Idiazabalen aurrekinak (XII. mende artekoak) 

Lehenagoko beste aztarna batzuen ezean, giza jardunaren agerpenik antzinakoenak, Idiazabalen, mendi aldeko trikuharri eta tumuluak dira: Dorronsoroko Jentilzuloa edo Urrezuloko Armurea, Atxurbi, Praalata, Aitxu, Napalatza, Unanabi, Etxegarate, Bidaarte, Zorroztarri.... Kristo aurreko 3200 eta 1300 urteen arteko jendeek hildakoak lurperatzeko erabili bide zituzten Brontze Aroan. Hilobi horietan, garai hartako lanabes eta apaingarriak aurkitu dituzte.
Hilobi horiek egin zituztenerako, baziren 2000 urte Neolito garaiko aurrerapenak (nekazaritza, abeltzaintza, zeramikagintza...) Euskal Herriratuak zirela eta horien jakitun izango ziren jende haiek. Poliki-poliki, ehiza eta fruitu bilketaren ordez, nekazaritza eta, batez ere, artzaintza nagusituz joan bide ziren.
Ez daukagu ondorengo mendeetako berri askorik gure haraneko jendeez. Euskal Herrian ibili ziren zelta, erromatar, bisigodo eta abarren begietara, hemengoak ez ziren nabarmendu eta ez da garai haietako ia ezeren arrastorik atzeman (II. mendeko erromatar txanpon batzuk bakarrik, 1898an aurkituak). Elizako pontea, Manuel Lekuonaren iritzian, bisigodoen garaikoa izan liteke, baina bada geroagokoa dela dioenik ere.


| Plaza Nagusia, 3 - (20213). Telefonoa:943 187100, Faxa:943 187143 | Idiazabalgo Udala. IFK P2004800E