Fecha actualización:
  • Azken eguneratzea: 2009/11/11
Seleccione su idioma:
inprimatu bidali Aa Aa
Idiazabal

?

Festak Idiazabalen 

.

San Blas da herriko zaindaria eta beraren gorazarretan festa handia egiten da otsailaren hiruan; ohiturari jarraituz, erroskila bedeinkazioa eta beste ospakizun asko izaten dira. Aurreko eta ondorengo egun gehiagotan ere festa giroa da nagusi Idiazabalen; San Blas bezpera kandelario eguna da eta kandelak bedeinkatzen dira; otsailaren laua, San Blas Txiki.
Guztiak ere handikiro ospatzen dituzte idiazabaldarrek; ondoko herrietatik ere erruz etortzen da jendea, izan ere inguruan, sasoi horretan, beste inon ez baita festa.
1970 inguru arte, San Migel eguna ere ospatu izan da irailaren 29an (bera baita Idiazabalgo elizaren zaindaria), baina gaur egun ez dago horrelakorik.
Baina, San Migeletan, Urtsuarango festak ere izaten dira; mondeju jana da festa horietako berezitasun nagusia. Idiazabalen, mondejuak eta odolkiak, biak ere beltzak diren arren, ondo bereizten dira batak eta besteak: mondejuak ardi odolez eginak dira eta odolkiek, berriz, txerriarena dute osagai nagusia.
Beste auzo batzuetan ere ospatu izan dira edo ospatzen dira, oraindik ere, festak. Uztailaren hogeita hamaikan San Ignazio auzokoak eta abuztuaren hamabostean Gurutzetako ermitakoak.
Baina, inondik ere, San Adriangoa da Idiazabalgo festarik bitxiena. Iztueta zaldibiar idazle aspaldikoaren hitzek ederki adierazten dute festaren muina zein den.
Horiez guztiez gain, badira beste festa tradizional batzuk (Eguberri ingurukoak, Francoren diktaduraren ondoren berreskuratutako Inauteriak...) eta azken urteotan sortu eta indarra hartzen ari diren beste batzuk (Gazta eguna...).
Hona guztien xehetasuna:
• Urtarrilaren 5a: Ekialdeko Erregeen kabalgata.
• Otsailaren 3a (eta beraren inguruko egunak): San Blas (herriko festak)
• Otsail/martxoa: Inauteriak.
• Maiatzeko lehen igandea: Gazta eguna.
• Mendekoste ondoko lehen igandea: San Adriango prozesioa.
• Ekaina: Artisau eguna.
• Irailaren 29a: San Migel festak Urtsuaranen.
• Abenduaren 24a: Gabon eskea eta Olentzero.


| Plaza Nagusia, 3 - (20213). Telefonoa:943 187100, Faxa:943 187143 | Idiazabalgo Udala. IFK P2004800E