Web edukia bistaratu

HARREMANETARAKO:

Arduradun politikoa: Eunate Elio Cemborain eelio@idiazabal.eus
Arduradun teknikoa: Beatriz Mena Diez- kultura@idiazabal.eus
Administraria: Nekane Mujika Sueskun - zerbitzuak@idiazabal.eus

Idiazabalgo Udala
Plaza Nagusia 3, 1º solairua 20213 Idiazabal
Tel: 943 187100

Web edukia bistaratu

HEZKUNTZA

ZERBITZUAK

  • Idiazabalgo Musika Eskola zerbitzua kudeatzea
  • Ikasgela zerbitzua kudeatzea
  • Hezkuntza arautuko eta udaleko hezkuntza ez-arautuko (*) zerbitzuen arteko elkarlana sustatzea

(*) Hezkuntza ez-arautuko zerbitzuak Gazteria Arloak eskaintzen ditu (Haur Zerbitzua eta Nerabe Zerbitzua)

BESTE ERAKUNDE PUBLIKOEKIN ELKARLANA

  1. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila
  2. Aita Iparragirre Haurreskola. Haurreskolen Patzuergoa
  3. Aita Iparragirre Herri Eskola
  4. Beasain Institutu Publikoa

HEZKUNTZAREN EGOERA IDIAZABALEN

Idiazabalen 2 hezkuntza-arautuko hezkuntza-zentro daude, biak publikoak: Aita Iparragirre Haurreskola eta Aita Iparragirre Herri Eskola. Araubide Bereziko Irakaskuntzako Musika Eskola ere badago. 365 egunez irekita dagoen Ikasgela Zerbitzua ere eskaintzen da (hezkuntza instalakuntzak Idiazabalen)

Herrian bertan 0-11 urte bitarteko hezkuntza eskaintza dago: Haur Hezkuntza (0-2) Haurreskolan; eta Haur Hezkuntza (2-5) eta Lehen Hezkuntza (6-11) Herri Eskolan.

Ondoren, bertako ikasleak Beasain Institutu Publikora joan ohi dira, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egitera.

DBHO Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondorengoa egiteko aukerak badaude Goierrin bertan: Lanbide Heziketa eta Unibertsitate-ikasketak Goierri Eskolan (Ordizia); eta Batxilergoa Beasain Institutu Publikoan (Beasain)

 

Ikasle-kopuruak Idiazabalen:

Haurreskolan (0-2 urte). Haur Hezkuntza - HH   16
Herri Eskolan (2-5 urte). Haur Hezkuntza - HH 106
Herri Eskolan (6-11 urte). Lehen Hezkuntza - LH 176
Musika Eskolan (4-99 urte). Araubide Bereziko Irakaskuntza   71