2021·02·24
Idiazabalgo #Covid19 kasuen gorakada kezkagarria dela eta, ondorengo neurriak hartuko dira: Osteguneko ipuin kontaketa eta ostiraleko pailazoen emanaldia atzeratu egingo dira. Egoerak ahalbidetzen duenean egingo dira. Sarrerak baliagarriak izango dira hurrengo saiorako.
2021·02·23
Adineko pertsonei zuzenduta, oroimena lantzeko tailerra antolatu da. Parte hartu nahiko bazenu, martxoaren 5a baino lehen 663626196 telefonoan izena eman dezakezu. Saioen ordutegiak izena emandakoen artean adostuko dira.
2021·02·18
Oilagorretarako txartelen inguruan
Partzoneriako oilagor ehizerako txartelez gain, gainerako oilagorretarako txartelak ere udaletxean itzuli ahal izango dira. Aurreko denboraldian erabilitako txartela entregatzea derrigorrezkoa denez, datorren otsailak 26 arte, ostirala, Udaletxean jasoko dira.