Web edukia bistaratu

HARREMANETARAKO:

Arduradun politikoa: Alkate-lehendakaria alkatea@idiazabal.eus
Arduradun teknikoa: Beatriz Mena Diez- kultura@idiazabal.eus
Administraria: Nekane Mujika Sueskun - zerbitzuak@idiazabal.eus

 

Idiazabalgo Udala
Plaza Nagusia 3, 1º solairua 20213 Idiazabal
Tel: 943 187100

 

GAZTERIA

Gazteria arloaren helburua da herriko haur, nerabe eta gazteei laguntzea norbere bizi-garaiaz gozatzeko eta  heldutasunerako bidean urratsak emateko, gaitasun pertsonal  garatuz. Parte-hartzea da lanaren zutabea.

ZERBITZUAK

  1. Haur eta nerabeei zuzendutako zerbitzuak kudeatzea
  2. Haur eta nerabeen eskubideak gizarteratzea
  3. Haur eta nerabe ikuspegia (beharrak eta proposamenak) txertatu Udalaren beste ekintza eta zerbitzuetan

 

BESTE ERAKUNDE PUBLIKOEKIN ELKARLANA

  1. GAZTEMATIKA lurralde-sarea (GFA eta Gipuzkoako Udalak)
  2. Gipuzkoako Foru Aldundia. Partaidetza

 

Web edukia bistaratu

PSZ ZERBITZUA

Idiazabalgo haur (5-11), nerabe (12-17) eta gazteen (18-29) parte hartzea sustatzeko zerbitzua, “Gipuzkoako Haur eta Gazteen Sustapenerako Sistemaren”, Gaztematikaren, baitan kokatzen da. Honen xedea eta Haur, Nerabe eta Gazteen Ekimenak eta Parte Hartzea Sustatzeko Zerbitzuaren (aurrerantzean PSZ) xedea berbera da: Idiazabalgo haur, nerabe eta gazteei eskaintza iraunkorra eskainiaz, haien haurtzaro eta gaztetasunaz gozatzeko aukera egonkorra eta etengabea bermatzea.

Idiazabalgo PSZ-k bere baitan zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

- Ikasturtean zeharreko Haur Zerbitzua ('Ludoteka'): 5-11 urte, astean zehar (*)

- Opor garaietako Haur Zerbitzua ('Uda Kanpaina' udaran, bost astez, eta 'Udaberriko Udalekuak' Pazkoa Astean, astebetez: 3-11 urte, bi orduz (10:30-12:30) edo hiru ordu t'erdiz (9:00-12:30)

- Ikasturtean zeharreko Nerabe Zerbitzua ('Gaztelekua'): 12-17 urte, asteburuetan, 17:00-20:00

- Opor garaietako Nerabe Zerbitzua ('Gazte Aisia' udaran, bost astez, bi orduz (10:30-12:30)

 

BIDEOA IKUSI:

LUDOTEKAK ETA GAZTELEKUAK ZER DIRA?