Web edukia bistaratu

Gaztelekua

GAZTELEKUAZ GOZATU:

 

1. Bakoitzaren mundutik mundu zabalera. Lagunekin, beste gazteekin... esperientzia berriak bizitzeko aukera.

2. Gazteak protagonista. Proposamen berriak egin, eta gaztelekuaren martxan parte hartzen dute .

3. Hezitzaileak dituzte alboan. Beraien eskaerak, proposamenak, kezkak… entzuteko eta laguntzeko prest.

4. Gazteen topagunea. Bakarrik edo kuadrillan egoteko lekua, jende berria ezagutzeko, era askotako planak eta ekintza desberdinak sortzeko aukerak izango dituzte.

 

Nerabe Zerbitzua Idiazabalgo PSZ-ren baitan kokatuta dago. Garai ezberdinetan eskaintzen da:

- Ikasturtean zeharreko Nerabe Zerbitzua ('Gaztelekua'): 12-17 urte, asteburuetan, 17:00-20:00

- Opor garaietako Nerabe Zerbitzua ('Gazte Aisia' udaran, bost astez, bi orduz (10:30-12:30)