Web edukia bistaratu

Idiazabaleko datu orokorrak

-Udalerriaren azalera: 29,50 km2.

-Hiri garapenak okupatutako azalera: 0,69 km2 (TMaren % 2,3)

-Egoitza erabilera: 0,14 km2

-Hiri eremuan dagoen etxebizitza kopurua: 779 etxebizitza

-Hiri etxebizitzaren batez besteko okupazioa: 2,89 biz/etx

-Egoitzaren egitura tipologikoa (hiri etxebizitza):

Familiabakarrekoak: 75 etxeb (% 9,38);

Familia anitzekoak: 724 etxeb (% 90,62).

-Hutsik dauden hiri etxebizitzen ehunekoa: % 24,12 (2011 EUSTAT)

-50 urteko antzinatasuna baino gehiago duten etxebizitza kopurua: % 30 (2016 EUSTAT)

-Etxebideko etxebizitza eskaerak: % 11,71 (2018 EUSTAT)

-Landa eremuko etxebizitza kopuruaren kalkulua: 155 etxebizitza.

Eusko Jaurlaritzak etxebizitza libreak eskuratzea finantzatzeko diru-laguntza Programa bat dauka.

Web edukia bistaratu

EES: Etxebizitza duin bat legearen arabera okupatzeko eskubide subjektiboa

Idiazabalgo Udalak etxebizitzak planifikatzeko, programatzeko eta kudeatzeko eskumena du, une bakoitzean indarrean dauden planeamendu orokorreko arauei jarraiki.

Tasatutako udal etxebizitza promozioek babes sozialeko etxebizitzen ezaugarri eta erregimen juridiko berdinak dituzte, legeak eta Idiazabalgo Udalak argitaratutako ordenantzak aurreikusten dituzten espezialitateekin.

Etxebizitzaren euskal legeak aitortzen duenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan administrazio-egoitza duen pertsona orok du etxebizitza duin, egoki eta irisgarri bat gozatzeko eskubidea (EES). Etxebizitza duin eta egoki bat legearen arabera okupatzeko eskubidea Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzak asebete dezake, babestutako etxebizitza edo ostatua alokairu erregimenean eskuragarri eginez, edo etxebizitza libre bat bitartekaritza programak edo beste programa batzuk sustatu direlako eskuragarri daudelako, kasu bakoitzean dagokion errenta edo kanona ezarriz.

Etxebizitza edo ostaturik ez egotekotan, eta izaera subsidiarioarekin, asebetetze hori EAEko aurrekontu araudian eta etxebizitzarako prestazio osagarriari buruzko urtarrilaren 12ko 2/2010 Dekretuan aurreikusitako izaera subsidiarioa duen diru-laguntzaren bidez egin daiteke.

Etxebizitza duin eta egoki bat okupatzeko eskubidearen (EES) aitorpena eskatzeko, ezinbestekoa da ondorengo baldintza guztiak betetzea:

a) Etxebizitza edo ostatu egonkor edo egokirik ez izatea. Etxebizitza egokia ez izatea mota honetako arrazoiengatik izan daiteke: juridikoak, bizigarritasuna, tamaina, gaitasun ekonomikoa edo egoitza arrunta eta egunerokoa oztopatzen duten beste batzuk.

b) Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan baliozki izena emanda egon eta alokairuko eskatzaile moduan lau urteko antzinatasuna edukitzea.

c) Urteko diru-sarrerak 15.000 euro baino txikiagoak direla egiaztatzea.