Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

LAGUNTZA ESKAINTZEKO:

Laguntza eskaini dezakeen pertsona bazara, eta parte hartzeko baldintzak betetzen badituzu:

Goierriko Gurutze Gorria: 943161516 //  goierri.sociales@cruzroja.es

Idiazabalgo Udalak Goierriko Gurutze Gorriarekin elkarlanean boluntario sarea sortu du.

Sarea herritarren erantzun solidarioa bideratzeko tresna da, eta, modu boluntarioan, etxetik atera ezin diren pertsona asintomatikoei lagundu nahi die haien babesa bermatzeko: 70 urtetik gorako pertsonei eta beste egoera kalteberean daudenei.

ZERTAN LAGUN DEZAKET?

  • Premia biziko hornidurak eskuratzeko (elikagaiak, higiene- eta garbiketa-produktuak eta premia biziko beste hornidura batzuk).
  • Zaborra jaisteko.
  • Osasun-txartel Indibidualean agindutako sendagaiak jasotzeko.
  • Zure maskotaz arduratzeko (paseatzera atera, larrialdiko albaitari-arreta).
  • Atzeratu ezin diren izapide eta kudeaketak egiteko.

BOLUNTARIO BEZALA PARTE HARTZEKO BALDINTZAK:

  • Adina: 17 urtetik gora eta 65 urtetik behera izatea.
  • Prestasuna: nahikoa datorren hilabetean (gutxienez bi edo hiru ordu, astean bi edo hiru egun), pertsona batek edo, salbuespeneko kasuetan, bik (ez gehiagok) etxe bat zaindu ahal izateko.
  • Osasun-egoera: sukarrik edo arnas sintomarik ez duten pertsonak, bereziki eztul lehorra edo arnasa hartzeko zailtasuna. Esku-hartze bakoitzaren aurretik tenperatura hartze bat egingo da, eta ezingo da 37 gradutik gorakoa izan.
  • Patologia kronikorik gabe: diabetesa, kardiopatiak, arnas gutxiegitasuna, immunogutxitzaileekin tratamenduan egotea, etab.
  • Gaikuntza: herritar guztientzako gomendioak irakurtzea eta ikustea, baita etxez etxeko laguntzarako boluntarioentzako jarraibide espezifikoak ere, Osasun Sailak ezarritakoak.
  • Gertutasuna: bere bizilekuak artatutako pertsonen bizilekutik hurbil egon behar du (auzo berean edo ondoko auzoetan, udalerri berekoak edo mugakideak).
  • Erakundearekiko lotura: erakundearekiko etengabeko harremana, haren jarraibideei erantzutea eta ekintza bakoitzaren gauzatzearen berri ematea, eta, hala badagokio, antzemandako egoera edo beharrak jakinaraztea.
  • Boluntariotzaren arloko araudia betetzea eta, bereziki, bermatzea pertsona horiek uneoro erakundeek kontratatutako Erantzukizun Zibileko eta Istripuetako aseguruen estaldura izango dutela.

LAGUNTZA ESKAINTZEKO:

Laguntza eskaini dezakeen pertsona bazara, eta parte hartzeko baldintzak betetzen badituzu:

Goierriko Gurutze Gorria: 943161516 //  goierri.sociales@cruzroja.es