2021·01·07
Txistulari Alarderako sarrerak
Jaietako batzordearen adostasunarekin eta segurtasun neurriak zorrotz betez urtarrilaren 23an, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan Zelaa Kiroldegian XXVIII. Idiazabalgo Txistulari Alardea egingo da.
2020·12·21
Gimnasioko erabiltzaileei, zuzenean berrituko zaie inskripzioa. Baja eman nahi luketen erabiltzaileek, urtarrilaren 15 aurretik jakinarazi beharko diote udalari, lehiatilan edo telematikoki. Izen-emate berriak urtarril osoan zehar
2020·12·21
Kirol ikastaroetan izen ematea irekita
Udalak antolatutako zenbait kirol ikastarotan taldeak osatzeko leku libreak daude. Interesa duten herritarrek talde hauetan izen eman dezaten aukera irekita dago
2020·12·18
Alaken azoka ospatuko da igandean
Igarondo pilotalekuan ospatuko da abenduak 20, igandean, 11:00-14:00 / 16:30-19:30 ordutegian
2020·12·10
Eskaerak aurkezteko epea abenduak 23ra arte dago zabalik.
2020·12·10
Eguberri jaietarako agenda bete-betea izango dugu Idiazabalen. Covid-ak sortutako egoera dela eta, hainbat ekintza bertan behera geratuko dira, eta gainerakoetan segurtasun neurri zorrotzak jarraitu beharko dira.
2020·12·07
Alaken gabonetako azoka txikiaren II. edizioa ospatuko da abenduaren 20an
2020·12·04
Gabonetako sorkuntza lanen lehiaketa
Idiazabalgo udalaren Kultura batzordeak, bi lehiaketa jarri ditu martxan gabon jai hauetarako. Lehiaketa hauek herritarrei zuzenduta daude, eta irabazleek herriko komertzioetan erosteko bonoak jasoko dituzte.
2020·12·02
Hitzaldia: Nerabezaroa eta familia
Gaztelekuko partaidetza prozesuaren ondorioak eta nerabetasunaren beharren inguruko tertulia.
2020·11·24
Ibilgailuen helbide aldaketak izapidetzeko hitzarmena
Idiazabalgo Udalaren eta Trafiko zuzendaritza orokorraren arteko hitzarmena ibilgailuen helbide aldaketak izapidetzeko
2020·11·16
Haurren Eskubideen Nazioarteko egunean ipuin kontaketa saioak
Azaroak 20, ostiralean, bi saio izango dira, adinaren arabera banatuak. Parte hartzeko liburutegian izena ematea derrigorrezko izango da.
2020·11·11
Idiazabalgo Udalak Berdintasun Diagnostikoa egingo du
Idiazabal parekide baten bidean, pauso bat aurrera lelopean egin da gaur eguerdian garatzen ari den prozesuaren aurkezpena
2020·11·05
Xapolarunbatetan izena emateko epea luzatu da
Izen-ematea zabalik egongo da taldeak bete arte. Taldeak hurrenkeraren arabera beteko dira.
2020·11·05
Astebururako ekintza bereziak Gaztaren Interpretazio Zentroan
Larunbaterako, Idiazabaldar gaztetxoentzat fieltro tailerrak, eta iganderako, Indianoen ibilbidea eta San Migel elizara bisita gidatuak antolatu dira.
2020·11·02
Idiazabalgo hilerrian oroitarriak berritu dira
Harriak berriz janzteko Josu Baez poetara idiazabaldarrak sortutako poema erabili da
2020·10·30
Udal ikastaroak berriro martxan
Azken egunetako lege eta arau berrietara egokitzeko egin beharreko aldaketak egin ondoren, astelehenetik aurrera berriro ere martxan jarriko dira aste honetan bertan behera geratu behar izan duten ikastaroak.
2020·10·30
Oinezkoen egunak ekimena baloratzeko egindako partaidetza prozesuaren emaitzak aurkeztu dira
Gaur eguerdian izan da aurkezpena
2020·10·28
Santu Guztien Eguna dela eta, hilerrian jende pilaketarik ez egoteko gomendioak
Datorren igandean Santu Guztien eguna izango da. Ohiturari jarraituta, egun horretan jende asko pilatzen da hilerrian hildako senitartekoak bisitatzera. Aurtengo osasun egoera dela eta, bisita horiek mailakatuta egitea gomendatzen du Udalak.
2020·10·28
Fabiana Zudaire musika lokalak
Musika lokalen erabilera arautuko duen ordenantza erakustaldi publikoan dago eta abenduaren 1era arte
2020·10·16
Xapolarunbatak. Gazte aisia bueltan da... Aurten zapatuetan
Izen emate epea: urriak 23ra arte
2020·10·15
Eskaerak aurkezteko epea: urriak 30, ostirala
2020·10·14
Silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzua
Bilketa hilean behin egingo da (hileko 3. asteartean)
2020·10·14
Lan eskaintzak - Peoia eta Garbitzailea
Izen ematea Lanbideren bidez egin beharko da urriaren 27a baino lehen.
2020·10·07
"Paperezko zirkua" ipuin kontaketa saioa
Urriaren 15ean izango da, Areto Nagusian. 2 saio egingo dira.
2020·09·28
Ikastaro eskaintza - Behin betiko zerrendak
Joan den irailaren 24an ospatutako zozketan atera zen zenbakia kontutan izanda, honela geratu dira zerrendak taldeka banatuta. Ikastaroen hasiera: Urriak 1, osteguna
2020·09·25
Euskara, Kultura eta Ondarea sailetik Euskaraldiaren inguruko adierazpen instituzionala
Idiazabalgo udalbatzak ahobatez onartu zuen atzo 2020ko @Euskaraldia babesteko Adierazpen Instituzionala. Modu honetara, Idiazabalgo udalak bat egin du Euskaraldiarekin eta euskararen erabilera indartzen jarraitzeko konpromezua hartu du
2020·09·24
Losers antzerkirako saio berriak
Joan den igandean Losers antzerkia bertan behera geratu zen akustika arazoak medio. Sarrera duten guztientzat saioak eskaintzeko konpromezuari eutsiz, egutegi berria zehaztu da. Honenbestez, saio berriak urriaren 4 eta 5ean, igande eta astelehenean, izango dira Guraso Elkartean.
2020·09·24
Behin betiko zerrendak: Ikastaroak 2020 - 2021
Gaur egin den zozketan, zerrendako 1543 zenbakia atera da.
2020·09·18
Behin behineko zerrendak: Ikastaro eskaintza 2020 - 2021
136 izen emate jaso dira. "Komiki tailerra", "Nork zaintzen nau ni?" eta "Emoziotegia" ikastaroetan izen ematea irailak 23ra arte egongo da zabalik.
2020·09·11
Diru laguntza deialdia zabalik
Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko komertzio txiki, ostalaritza establezimendu, autonomo nahiz enpresentzako 2020ko diru laguntzak
2020·09·10
Herritarren iritziek erabakiko dute Oinezkoen Egunak ekimenaren etorkizuna
Peatonalizazio esperientziaren ebaluazioa egingo da irailaren 15etik 22ra
2020·09·09
AGORTUTA! Losers antzerkia Idiazabalen irailaren 20an
Irailaren 20an, igandean, arratsaldeko 19:30etan Idiazabaleko Elizan izango da Jon Plazaola eta Aitziber Garmendiak antzeztutako obra.
2020·09·07
Lan eskaintza - Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzea
Eskaerak irailak 24ra arte aurkeztu ahalko dira
2020·09·04
Ikastaroetan izena emateko epea zabalik
Izen ematea Irailak 15era arte liburutegian edo online
2020·08·25
Datozen asteetan, Korta aldera eta Eziolaza poligono industrialetara autoekin sartzerakoan ematen diren arrisku egoerak direla eta trafikoa zuzentzeko martxoan zehar aurrikusita zeuden neurriak hartuko dira
2020·08·10
Kultur-proiektuak eta ekimenak burutzeko diru-laguntzak emateko deialdia 2020an
Diru-laguntzen xedea da kultur-ekimen irekiak eta gizarteari zuzendutakoak sustatzea zein kultur sorkuntza bultzatzea
2020·08·10
Irekita daude 2020ko hainbat diru-laguntzaren deialdiak
Euskara, Kultur eta Kirol arloetako diru-laguntzen deialdiak argitaratu dira. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko irailaren 21ean (astelehena) bukatuko da.
2020·08·07
Euskara ikasteko diru-laguntzen 2020ko deialdia
Xedea da euskararen erabilera sustatzea eta egonkortzea eta baita euskararen erabileraren esparruak zabaltzea eta indartzea ere
2020·08·07
Euskara hedabideetan sustatzeko diru-laguntzen deialdia
Diru-laguntzen helburua euskararen erabilera normalizatzea eta komunikabideetan indartzea da
2020·08·05
Honako oharra jaso du Udalak: "Gure sarean eragina duen gorabehera baten ondorioz, baliteke helbide hauetako horniduretan eragina izatea 2020/08/05eko 23:59ra arte"
2020·07·27
Udalak COVID-19aren ondorioz bertan behera edo murriztuta geratu diren zerbitzuen tasetan itzulketak bideratuko ditu aste honetan zehar.
2020·07·22
Uztailak 27, astelehenean kobratuko zaie tasa helbideratu zutenei.
2020·07·17
Ugarkaondoko trafikoa erregulatzeko semaforoa
Oinezkoen Egunak ekimena martxan jarri zenetik, Kale Nagusiaren itxiera partzialaren eman den egunetan, Ugarkaondo etxearen parean trafiko arazoak sortu dira.
2020·07·15
Benta Txikiko birziklatze gunearen inguruko erabakia
Bizilagunekin alternatibak aztertu eta kontrastatu ondoren, datozen egunetan puntu hau kendu egingo da.
2020·07·11
Udaleku irekietan izandako COVID19 kasua baloratu ondoren, Udalak eta Xapobixi aisialdi elkarteak udalekuekin aurrera egitea erabaki dugu.
2020·07·10
Idiazabalgo Udaleku irekietako begirale baten Covid-19 kasua dela eta Udalaren oharra
Idiazabalgo udaleku irekietan parte hartu duen begirale batek PCR frogan emaitza positiboa eman du. Hori dela eta, gaurko eguneko udalekuko jarduerak bertan behera gelditu dira. Udaleku irekien jarraipena hurrengo egunetan erabakiko da.
2020·07·09
Gaur goizean eskualdeko alkateen eta osasun arloko arduradunen artean jarraipen bilera egin da
2020·07·03
Uztailak 6 astelehenetik aurrera Jubilatu Elkartea zabalik
17:00tik 20:00ra egongo da zabalik eta bertako aforoa 30 pertsonakoa izango da
2020·07·02
Haize-lekuak liburuaren aurkezpena
Uztailak 6, astelehenean, arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko areto nagusian izango da Amaia Telleria idazlearen eskutik liburu aurkezpena
2020·07·01
Uztaila eta irailaren 1etik 11ra, astelehenetik ostiralera. 9:30 – 13:00. Abuztuan itxita.
2020·06·26
Igarondo Igerilekua - Aforo protokoloa eta egutegia
Aforoa betetzen denerako protokoloa eta egutegia
2020·06·19
Ekainaren 26tik aurrera zabalik Covid19a dela eta, neurri bereziekin
2020·06·17
Errefusarentzako eta pixohialentzako edukiontzien sarrailak aktibatuko dira
Ekainaren 22tik aurrera, errefusarentzako eta pixohialen edukiontzien sarrailak aktibatuko dira eta txartela beharko da
2020·06·02
San Adriango erromeria bertan behera
Covid19aren ondoriozko Alarma Egoeraren ondorioz hartu da erabakia
2020·05·21
Errepide mozketa - Oinezkoen eguna
Ostiraletan arratsaldeko 17;00etan hasi eta igandean 23:00ak arte, Ubitarte etxetik Okindegi parerako ibilbidea itxita mantenduko da autoentzat. Asteburuetako itxiera hau, tabernei ezartzen zaizkien murrizketa neurriak aldatu bitartean mantenduko da printzipioz.
2020·05·20
Udalak Whatsapp bidez herritarrek informazioa jasotzeko zerbitzua jarri du martxan
Norabide bakarreko zerbitzu hori difusio-zerrenden bidez baino ez da emango, eta alta emateko, formularioa bete eta 943187100 zenbakia gehitu behar da mugikorreko kontaktuen agendan.
2020·05·20
Alarma Egoeran egindako eskuhartzeen memoria
Martxoaren 14an, Covid19ren ondoriozko Alarma Egoera hasi zenetik, bi hilabete pasa direnean, Idiazabalgo udalak egindako eskuhartzei buruzko informazioa jasotzeko memoria argitaratu du.
2020·05·15
Idiazabalgo Musika Eskolan kurtso berrirako matrikula epea zabalik
Maiatzaren 29ra arte irekita dago Idiazabalgo Musika Eskolan 2020-2021 kurtsorako izen emateko epea.
2020·05·07
Musukoen banaketa berria egingo da, maiatzak 7 ostegunean, 70 urtetik gorakoei eta arrisku taldeetan dauden pertsonei zuzenduta, eta maiatzak 8 ostiralean, banaketa irekia izango da.
2020·05·07
Bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriz ekingo zaio
Maiatzaren 11tik aurrera, deseskalatze edo konfinamendua arintzeko 1. Fasea hastearekin batera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio soilik herri bakoitzean dagoen bilketa-egutegiari jarraituz.
2020·05·06
Liburu mailegu zerbitzua martxan
Aurrerantzean liburutegiko liburuak eskatzeko aukera egongo da
2020·04·28
Musuko edo maskarilak banatzea
Idiazabalgo Udalak 15 urtetik gorako herritarren arten musukoak edo maskarilak banatuko ditu datozen egunetan.
2020·04·27
Aurten egoerak hala behartuta ez da maiatzeko lehen asteburuan Gazta Azokarik izango Idiazabalen. Hala ere, herriko gaztagileei babesa emateko asmoarekin, eta konfinamendu egoera honetan egun atsegin bat ospatzeko aukera emateko asmoarekin, Udaletik Gaztaia Balkoian egitasmoa jarri da martxan.
2020·04·23
Apirilaren 23an ospatzen da. Aurtengo edizioa ezberdina izango da etxetik bizi izango dugulako.
2020·04·08
EGUNERATUA: Garbiguneetako ordutegian aldaketa
Apirilaren 14tik aurrera Urretxu, Beasain eta Ordiziako garbiguneak betiko ordutegira itzuliko dira.
2020·04·03
Covid-19: Jarduera ekonomikoen kalteei aurre egiteko laguntzak
Gipuzkoako Foru Aldundiak web gune bateratu batean biltzen ditu argitaratzen diren laguntzak. Aholkularitza eta kudeaketa Goieki Goierriko Garapen Agentziaren bitartez egin daiteke.
2020·03·31
Euskal Gaztaren Azokaren 2020ko edizioa bertan behera geratu da
COVID-19 pandemiaren ondorioz maiatzaren 2 eta 3an ospatzekoa zen Euskal Gaztaren Azokaren IV. edizioa bertan behera geratu da.
2020·03·30
Arropa zaharren bilketa zerbitzua bertan behera
COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, bihartik aurrera, martxoak 31, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da arropa zaharren bilketa zerbitzua
2020·03·28
Udal liburutegian abian dauden maileguen inguruan eta irakurzaletasuna bultzatzeko neurriak
Alerta egoera hasi zenetik, udal zerbitzuak herritarrei erraztasunez bideratzeko helburuarekin, eta Udal liburutegia itxita dagoenez, maileguak itzultzeko epe guztiak maiatzaren 4ra luzatu dira.
2020·03·26
Zergen eta tasen kobrantza epeak Covid-19
Covid-19 gaitzak sortutako osasun publikoko larrialdi egoeraren aurrean, zerga eta tasa inguruan Idiazabalgo Udalak neurri hauek hartu ditu
2020·03·23
Bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua bertan behera
Koronabirusaren hedapena saihesteko, martxoak 24tik aurrera, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua.
2020·03·18
70 urtetik gorakoa bazara edota pertsona kalteberea bazara, sintomarik ez baduzu (sukarra edo arnas sintomak, bereziki eztul lehorra edo arnasa hartzeko zailtasuna), familiaren laguntzarik ez baduzu eta laguntza behar baduzu:
2020·03·17
Sasieta Mankomunitateko informazio-oharra
Eusko Jaurlaritzak emandako gomendioak aintzat hartuta, Sasieta mankomunitateak koronabirusaren hedapena saihesteko, besteak beste, ondorengo neurriak hartu ditu.
2020·03·13
COVID-19 dela eta Idiazabalgo Udalaren Oharra
Idiazabalgo Udalak Osasun Sailetik emandako jarraibideak jarraituz, ondorengo neurriak hartu ditu
2020·03·12
ATZERATUA "Rol Jokoa" ipuin kontaketa
Ostegunean, 17:30etan. Ipuin Kontaketa honekin portaerak aldakorrak direla jakinarazi nahi da. Aldi berean, etxeko harremanetan oinarrituta dagoen arren, gizarte honek ematen dituen aukera guztiak denontzat direla ikustea nahi da.
2020·03·06
M8ko Adierazpen Instituzionala
M8ko Adierazpen Instituzionala Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta
2020·02·27
Datozen asteetan Korta aldera eta Eziolaza poligono industrialetara autoekin sartzerakoan ematen diren arrisku egoerak direla eta trafikoa zuzentzeko neurriak hartuko dira.
2020·02·18
Martxorako Kz Guneko eskaintza
"Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi"; "Google Aplikazioak zure Smartphonean"; "Egon zaitez aktibo Google Fit eta Wikilocekin" ekintzak daude planifikatuta. Urruneko formazioa ere eskuragarri dago.
2020·02·18
Kursaalera joateko autobus zerbitzua
"Érase una vez Don Giovanni" familientzako ikuskizunera joateko aukera autobusez Idiazabaldik edo Ordiziatik irtenda.
2020·02·14
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga
Borondatezko ordainketa epea irekita dago Otsailaren 1etik apirilaren 10era. Helbideratutako ordainagiriak apirilaren 10ean kobratuko dira.
2020·01·29
Arratsaldeko 15:30etan izango da Igarondo pilotalekuan Otsailaren 1eko Pilota partidurako pilota aukeraketa.
2020·01·20
Entsegu lokalak erabiltzeko izen ematea zabalik
Urtarrilaren 20tik 24ra eskaera, Udaletxean edo sinadura digitalaren bidez telematikoki formularioa betez.
2020·01·10
Urtarrilak 31 arte dago zabalik Ondare Higiezinen gaineko Zerga, Ibilgailuak eta Zaborren zergan hobariak eskatzeko epea.
2020·01·10
Euskal Herriko Kluben arteko VI. nazionala
Larunbat eta igandean goizeko 11:00etan partiduak ospatuko dira Igarondo pilotalekuan.
2020·01·10
Euskal Herriko Kluben arteko VI nazionala
Larunbat eta igandean goizeko 11:00etan partiduak ospatuko dira Igarondo pilotalekuan.
2020·01·09
San Blasetako pilota partidarako sarrerak salgai
Datorren urtarrilaren 14 eta 15ean, asteartea eta asteazkena, salgai jarriko dira
2019·12·27
Interesa duenak 2020ko Urtarrilaren 22ra arte eskaera egin dezake Udaletxean
2019·12·22
Alaken Gabonetako Azoka Txikia
Igande honetan, abenduaren 22an, 11:00 - 14:00 eta 16:30 - 19:30 ordutegian, Igarondo pilotalekuan, artisautza, tea, bigarren eskukoak, bitxiak, zaharkinak, xaboiak... eta askoz gehiago!
2019·12·21
Euskal Herriko Kluben arteko VI. nazionala
Goizeko 11:00etan partidua ospatuko da Igarondo pilotalekuan.