Berriak
Atzealdea

Zergen eta tasen kobrantza epeak Covid-19

Covid-19 gaitzak sortutako osasun publikoko larrialdi egoeraren aurrean, zerga eta tasa inguruan Idiazabalgo Udalak neurri hauek hartu ditu

2020·03·26


Joan den urtarrilean Munduko Osasunaren Erakundeak deklaratu zuen Covid-19 gaitzak eragindako egoerak nazioarteko osasun publikoko larrialdia zekarrela.

2020ko martxoaren 11n, erakunde horrek nazio arteko pandemiatzat hartu zuen Covid-19 gaitzak sortutako osasun publikoko larrialdi egoera.

Egoera honen aurrean, zerga eta tasa inguruan Idiazabalgo Udalak neurri hauek hartu ditu

1. Ibilgailuen zerga (TMIZ) eta Hondakinen tasaren lehen zatiaren ordainketak

Ordainketa epeak hasita daude. Ibilgailuen epe muga 2020ko apirilaren 10 eta hondakinena maiatzaren 8 izanik. 

Epe hauek zabalduta geratzen dira, alarma egoera bukatzen denean jarriko dira ordaintzeko epe mugak.

2. Ondasun higiezinen gaineko zerga

Zerga hau Foru Aldundiak kudeatzen du, eta martxoaren 24ko 1/2020 Foru Dekretu arauan, 12. Artikuluan azaldu duen arabera zergaren borondatezko epea aldatzen du. 

“Ondasun higiezinen gaineko zergaren 2020ko zerga kuota borondatezko aldian ordaintzeko epea 2020ko abuztuaren 1etik 2020ko irailaren 15era bitartekoa izango da.”

 

Bestalde, Udalak ematen dituen zerbitzuen prezio publikoen kobrantzetan, aztertzen ari da zerbitzu bakoitza banan-banan eta ondorengo egunetan zehaztuko zaizue Udalaren erabakia