Berriak
Atzealdea
Uztailak 6 astelehenetik aurrera Jubilatu Elkartea zabalik
17:00tik 20:00ra egongo da zabalik eta bertako aforoa 30 pertsonakoa izango da
2020·07·03
Astelehenean, uztailak 6, irekiko da Idiazabalgo Jubilatu Elkartea. Izan dugun Covid-19 pandemiaren ondorez itxita egon ostean bertako erabiltzaileek aukera izango dute bertan elkartzeko.
Beti ere, beharrezko osasun neurriak betez.
Momentuz, Elkartea arratsaldeko 17:00tik 20:00ra egongo da irekia eta bertako aforoa 30 pertsonakoa izango da.
Bertan erabilera arau zehatzak egongo dira, erabiltzaileek bete beharrekoak.