Berriak
Atzealdea

Igerilekuak 2019 - Abian da izen-emate kanpaina bonoak ateratzeko

Aurten aldaketak: Helbideratzen baduzu %5eko deskontua (maiatzaren 31ra arte bakarrik)

2019·05·15


Igarondo Igerilekuko abonamendua lortzeko kanpaina hasi da. %5eko deskontua lortu nahi duenak, maiatzaren 31ra arte du aukera helbideraketa eskatzeko (ondoren ere bonoa atera daiteke baina %5eko deskonturik gabe).

Udalaren erregistro fisikoan (Herritarren Arretarako Zerbitzuan - lehiatilan -) edo errregistro elektronikoan egin daiteke tramitea.

Hona hemen kanpainaren inguruko informazioa (Kanpainaren inguruko argibideak) , eta izena emateko orri editablea (Izen-emate orria deskargatu).

On-line tramitazioa egiteko aukera ere eskaintzen da. Hemen topatuko dituzu jarraitzeko urratsak (on-line tramitazioa egin ahal izateko urratsak) eta erregistro elektronikora sarbide zuzena (on-line tramitazioa hasi)