Berriak
Atzealdea

Igarondo Igerilekuan izen ematea zabalik

Igarondo igerilekuko ateak ekainaren 18an irekiko dira eta denboraldia irailaren 5era arte luzatuko da.

2021·05·31


IGARONDO IGERILEKUEN IZEN EMATEA ZABALIK

Igarondo igerilekuko ateak ekainaren 18an irekiko dira eta denboraldia irailaren 5 arte luzatuko da.

Pandemia egoeran jarraitzen dugunez, iaz bezala, higiene eta segurtasun neurriak zorrotz mantenduko dira:

  • Igerilekurako sarrera eta irteera dutxa banatatik egingo da.
  • Bainuaren iraupena 20 minutukoa izango da.
  • Aldageletan gehienez 3 lagunek egon ahalko dute.

Indarrean dagoen legediaren arabera, aforoa 280 lagunekoa izango da eta aforoa gainditzen den uneetarako iazko hustutze protokolo bera mantenduko da. Igerilekuan egutegi bat egongo da letren hurrenkerarekin eta aforoa gaindituz gero, letra talde jakin batek edo gehiagok igerilekua utzi beharko dute.

Iaz abonua egin zuen igerilekuko erabiltzaile bakoitzari iazko letra eta talde berdinak mantenduko zaizkio. Aldaketa nahi duenak, izena emateko garaian horrela adierazi dezala liburutegian, eta talde berria egokituko zaio.

Izen emateari dagokionez, ekainaren 1etik aurrera abonuak ateratzeko aukera izango da liburutegian (goizeko 10:30etatik 12:30etara edota arratsaldez 16:30etatik 19:30etara. Ostiraletan 19:00ak arte) edota online (erregistro elektroniko bidez). Txartelak dagokion letrekin igerilekuan bertan jasoko dira.

ESKABIDEA ONLINE EGITEKO:

1. A013 Izen emate orria deskargatu, bete, pdf-n gorde eta sinatu"Sinadura tresnak" > " Dokumentuak sinatu" (Sinatzera sartzean, orria zuri agertzen bada, sakatu goikaldeko Izenperen logoan) 

2. Eskaera erregistratu: