Berriak
Atzealdea

ETXETIK ATERA GABE kontzertua. Aitor Furundarena Usabiaga eta Iñaki Telleria Barrena.

Azaroaren 14an, 19:00etan Etxetik atera gabe emanaldia izango dugu Guraso Elkarteko aretoan.

2021·11·03


ETXETIK ATERA GABE 

 

“Herri musika, musikari bezala gure ibilbidearen sorburua izan da. Txikitatik bizi izan dugu modu natural-naturalean eta gure musika honetaz dakiguna baino gehiago, berarengatik sentitzen duguna trasmititu nahi dugu kontzertu honetan. Guretzat, herri musika, Euskal Herriaren mendeetako kultur jakinduria gure garaiarekin lotzen duen ondarea da, bizi-bizia. Gazte-gaztetik jo, abestu eta dantzatu izan dugunari, gure musika ibilbideetan bildutako oihal preziatuenezko jantziak prestatu dizkiogu, bizipozez, umorez eta maitasunez.”

Sarrerak Liburutegian salgai, 5€.