Berriak
Atzealdea

Desioen Sagarrak ekimena martxan jarri du Udalak.

Ekainaren 4an, ostiralean, arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara Zepai auzoan dagoen Sagastirako ideia eta proposamenak jasoko dira.

2021·05·27


Zepai auzoan dagoen sagasti publikoan, aisiarako eta bizikidetzarako gune berria sortzeko parte hartze prozesua abiaraziko du Idiazabalgo Udalak. Horretarako, herriko denda eta tabernetan herritarrek betetzeko “Desioen Sagarrak” utziko dira bi astez. Aita Iparragirre Herri ikastetxeak ere “Desioen Sagarrak” banatuko ditu ikasleen artean.

Herrian zehar banatutako sagarretan, proposamen eta ideiak idazteko aukera egongo da eta ekainaren 4an Desioen Sagarren bilketa egingo da sagastian bertan.

Herritarrek egiten dituzten proposamenetan kontuan hartuko da proposamenak egingarriak eta bideragarriak izatea, aisialdi hezitzalea bultzatzea, aniztasuna eta parekidetasuna sustatzea, ingurumen naturala eta kulturala zaintzea, komunitate sarea indartzea eta auzonala bultzatzea.

Parte hartzaileen artean sagar tartak zozketatuko dira eta haurrentzako ekintzak egongo dira sagastian.

Oinherri herri hezitzailearen ekimenean atxikitu zen urtarrilean Idiazabalgo Udala. Honen baitan hainbat ekintza gauzatuko ditu Udalak herritarrekin eta herriko eragileekin elkar lanea.  Udalak dei egiten die herritarrei parte hartu dezaten.