Berriak
Atzealdea

Azaroaren 25erako adierazpena, 2021eko Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako eguna dela eta

Idiazabalgo Udalak emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko egunak biltzen dituen salaketekin bat egin eta honako adierazpena egiten du.

2021·11·25


AZAROAREN 25ERAKO ADIERAZPENA, 2021EKO EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA DELA ETA

Idiazabalgo Udalak emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko egunak biltzen dituen salaketekin bat egin eta honako adierazpena egiten du.

Emakumeen aurkako indarkeria larderia edo intimidaziorako tresna indartsua da, emakumeei zuzendua, indarrean dauden genero-arauak desafiatu eta eralda ez ditzaten. Mehatxurako tresna hori zuzenean emakumeengan erabiltzen da, baina baita haien gertuko pertsona maitatuenengan ere, min handiagoa sortzeko modu gisa.

Indarkeria bikarioa esaten zaio emakumeari, hirugarren pertsonak baliatuz, kalte psikologiko handiena eta larriena eragiteko egiten zaion biolentzia motari, zeinak ankerkeria-maila gorena lortzen duen haien erailketarekin (seme-alabak, ama, aita, egungo bikotekidea, etab.).

Azken lege-aldaketek dagoeneko jasotzen dute figura hori, biktima adingabeak babesteko neurriak sortzeari eta hedatzeari dagokionez. Hala ere, oraindik ere beharrezkoa da genero-indarkeria ukatzen duten, kasu horietan seme-alaben arriskua gutxiesten duten eta indarkeria horri aurre egiteko tresna juridikoak zalantzan jartzen dituzten diskurtsoen eta jarreren aurka ohartaraztea.

Emakumeen aurkako indarkeria beren seme-alaben bidez sistematikoki burutzeko modu horren aurrean, bai eta emakumeak kontrolatzeko, jazartzeko eta kaltetzeko modu guztien aurrean ere, euskal erakundeok indarkeria horri aurre egiteko erantzukizuna dugu, kontuan hartuta ez direla gertakari isolatuak, egiturazko desberdintasun-egoera bati erantzuten diotela, eta egoera horri ikuspegi feministatik heldu behar zaiola.

Horregatik, Idiazabalgo Udalak honako konpromiso hauek hartu nahi ditu:

  • Indarkeria bikarioaren errealitate hori agerian jartzen eta behar bezala artatzen laguntzea.
  • Indarkeria matxistaren biktima diren adingabeak hautematen eta esku-hartze goiztiarra egiten laguntzea, udal-zerbitzuen bidez, beste eragile batzuekin lankidetzan  eta emakumeek beren ardurapean dituzten adingabeekin eta kaltetutako beste pertsona batzuekin behar dituzten beharrei eta baldintzei erantzutea.
  • Indarkeria matxistaren biktima diren adingabeak babesteko eta esku hartzeko prozesuak adostea.
  • Neurri guztien erdigunean jartzea biktimen eskubideak eta haien ahalduntzea, eta laguntza integrala ematen laguntzea, prozedura judizialarekin duten inplikazio- edo lankidetza-maila edozein dela ere.
  • Lanean jarraitzea berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako, eta, ondorioz, haien seme-alaben aurkako, herri-itun bat lortzeko, herritar guztien jarrera aktiboa behar dugulako indarkeria matxistarik gabeko gizarte bat lortzeko.

 

Herritarrei gogorarazi nahi diegu indarkeriaren biktimei laguntzeko baliabideen sarea eskuragarri dagoela, besteak beste, SATEVI (900 840 111) eta ZEUK ESAN (116 111) telefono eta online orientazio-, aholkularitza- eta informazio-zerbitzuaren bidez.

Era berean, herritarrei dei egiten diegu azaroaren 25ean bat egin dezaten emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela-eta Idiazabalen deitutako mobilizazioarekin eta ekintzekin:

  • Elkarretaratzea: Azaroak 25, 18:00etan plazan.
  • Zahra Kontzertua: Azaroak 26, 18:30 plazan.