Eduki publikatzailea

Udako ordutegia

2021·07·01

Udako ordutegia

Udaletxeak eta Liburutegiak udan ordutegi berezia izango dute.

Gazte Aisian izen emate epea zabaldu da

2021·06·11

Gazte Aisian izen emate epea zabaldu da

Ekainaren 25era arte irekita dago izen ematea web gune bidez edo Liburutegian.

Telefono mugikorren erabilera hobetzeko adinekoentzako tailerra.

2021·06·02

Telefono mugikorren erabilera hobetzeko adinekoentzako tailerra.

20 orduko doako ikataroa izango da. Ekainaren 21ean hasi eta 2 orduko 2 saio izango dira astero. Goizez edo arratsaldez izango da.

Ekaina Mila kolore

2021·06·01

Ekaina Mila kolore

Ekaina kolorez eta ekintzaz josita dator. Etxeko txikienetatik hasita, gazte eta helduentzako egitarau oparo eta zabalaz gozatzeko aukera izango da Idiazabalen.

Igarondo Igerilekuan izen ematea zabalik

2021·05·31

Igarondo Igerilekuan izen ematea zabalik

Igarondo igerilekuko ateak ekainaren 18an irekiko dira eta denboraldia irailaren 5era arte luzatuko da.

Desioen Sagarrak ekimena martxan jarri du Udalak.

2021·05·27

Desioen Sagarrak ekimena martxan jarri du Udalak.

Ekainaren 4an, ostiralean, arratsaldeko 16:30etatik 19:00etara Zepai auzoan dagoen Sagastirako ideia eta proposamenak jasoko dira.

Aire libreko I. Pintura lehiaketa Idiazabalen

2021·05·21

Aire libreko I. Pintura lehiaketa Idiazabalen

Ekainaren 12an, larunbatean, Aire Libreko I. Pintura Lehiaketa antolatu da Idiazabalen. Lehiaketa honen bitartez, partaideen irudimena baliatuz herriko ondarea jasotzeko pintura lanak bildu nahi dira.

Kultur-proiektuak eta ekimenak burutzeko diru-laguntzak emateko deialdia 2021an

2021·05·20

Kultur-proiektuak eta ekimenak burutzeko diru-laguntzak emateko deialdia 2021an

Diru-laguntzen xedea da kultur-ekimen irekiak eta gizarteari zuzendutakoak sustatzea zein kultur sorkuntza bultzatzea

Auzo Bilerak

2021·05·05

Auzo Bilerak

Udalak bilerak egingo ditu maiatzaren 10etik uztailaren 5era arteko astelehenetan, arratsaldeko 17:00etan Landa eremuko auzoetako bizilagunekin, dituzten beharrak identifikatzeko.

2021·05·17

"Idiazabal, guztiontzako espazioak eraikitzen" prozesua aurkeztu da.

Saio irekia maiatzaren 27an 18:00etan izango da Udaletxe zaharrean. Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da 943 18 71 00 telefonoan edo formulario bidez.

Gurutze Berri auzoa eraberritzeko proiektuaren aurkezpena

2021·05·11

Gurutze Berri auzoa eraberritzeko proiektuaren aurkezpena

Maiatzaren 20, ostegunean, arratsaldeko 17:00etan Guraso Elkartean. Parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa izango da: 943 18 71 00

Bideak dokumentala Idiazabalen

2021·04·26

Bideak dokumentala Idiazabalen

Aritz Ganboa artzaina ostiral honetan Idiazabalen izango da Bideak dokumentala aurkezten Guraso elkartean. Bi emanaldi egingo dira, 17:00 eta 19:00etan. Gonbiteak: 662427403 telefonoan eta liburutegian (10:30 - 12:30 / 16:30 - 19:30).

Idiazabalgo Musika Eskolan kurtso berrirako matrikula epea zabaldu da

2021·04·27

Idiazabalgo Musika Eskolan kurtso berrirako matrikula epea zabaldu da

Maiatzaren 9ra arte irekita dago Idiazabalgo Musika Eskolan 2021-2022 kurtsorako izen emateko epea.

Liburutegian zozketa

2021·04·23

Liburutegian zozketa

Gaur, apirilaren 23a, liburuaren nazioarteko egunean, liburutegiko bazkideen artean zozketa jarriko da martxan.

“Kalitatezko konposta zuri esker” kanpaina

2021·04·26

“Kalitatezko konposta zuri esker” kanpaina

Apirilaren 29an (ostegunean), arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, Sasieta Mankomunitateak karpa txiki bat jarriko du Herriko plazan. Bertan Gipuzkoan gaika bildutako materia organikoarekin egindako konposta doan banatu eta informazioa emango diete herritarrei.

Administrari lan-poltsa Idiazabalgo Udalerako

2021·04·12

Administrari lan-poltsa Idiazabalgo Udalerako

Deialdi honen xedea da lan-poltsa bat eratzea, lehiaketa-sistemaren bitartez, lanpostu honetarako: administraria Idiazabalgo Udalerako. Eskaerak aurkezteko epea: apirilaren 13tik apirilaren 22ra

Landa-Mugi programarako diru-laguntzak

2021·02·01

Landa-Mugi programarako diru-laguntzak

Garraio publikoko zerbitzu erregularra erabiltzerik ez duten landa guneetako biztanleei herri barruan bidaiatzeko (beraien etxebizitzatik erdigunera eta alderantziz) taxia erabiltzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia argitaratu dira.

Memoria tailerra

2021·02·23

Memoria tailerra

Adineko pertsonei zuzenduta, oroimena lantzeko tailerra antolatu da. Parte hartu nahiko bazenu, martxoaren 5a baino lehen 663626196 telefonoan izena eman dezakezu. Saioen ordutegiak izena emandakoen artean adostuko dira.

Oilagorretarako txartelen inguruan

2021·02·18

Oilagorretarako txartelen inguruan

Partzoneriako oilagor ehizerako txartelez gain, gainerako oilagorretarako txartelak ere udaletxean itzuli ahal izango dira. Aurreko denboraldian erabilitako txartela entregatzea derrigorrezkoa denez, datorren otsailak 26 arte, ostirala, Udaletxean jasoko dira.

Amaren Intxaurrak emanaldiko sarrerak agortuta

2021·02·18

Amaren Intxaurrak emanaldiko sarrerak agortuta

Dagoeneko agortu dira Porrotx eta Marimototsen datorren otsailaren 26ko "Amaren Intxaurrak" emanaldirako gaur goizeko 10:30etan salgai jarri diren 214 sarrerak.