2021·04·12
Administrari lan-poltsa Idiazabalgo Udalerako
Deialdi honen xedea da lan-poltsa bat eratzea, lehiaketa-sistemaren bitartez, lanpostu honetarako: administraria Idiazabalgo Udalerako. Eskaerak aurkezteko epea: apirilaren 13tik apirilaren 22ra
2021·02·01
Landa-Mugi programarako diru-laguntzak
Garraio publikoko zerbitzu erregularra erabiltzerik ez duten landa guneetako biztanleei herri barruan bidaiatzeko (beraien etxebizitzatik erdigunera eta alderantziz) taxia erabiltzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia argitaratu dira.
2021·02·23
Adineko pertsonei zuzenduta, oroimena lantzeko tailerra antolatu da. Parte hartu nahiko bazenu, martxoaren 5a baino lehen 663626196 telefonoan izena eman dezakezu. Saioen ordutegiak izena emandakoen artean adostuko dira.
2021·02·18
Oilagorretarako txartelen inguruan
Partzoneriako oilagor ehizerako txartelez gain, gainerako oilagorretarako txartelak ere udaletxean itzuli ahal izango dira. Aurreko denboraldian erabilitako txartela entregatzea derrigorrezkoa denez, datorren otsailak 26 arte, ostirala, Udaletxean jasoko dira.
2021·02·18
Amaren Intxaurrak emanaldiko sarrerak agortuta
Dagoeneko agortu dira Porrotx eta Marimototsen datorren otsailaren 26ko "Amaren Intxaurrak" emanaldirako gaur goizeko 10:30etan salgai jarri diren 214 sarrerak.
2021·02·12
Lilatoirako entrenamendu saioak
MugiMugi zerbitzutik Lilatoirako entrenamendu saioak antolatu dira. Asteartero izango dira, arratsaldeko 19:00etan Igarondo Pilotalekuko atetik abiatuta.
2021·02·04
Txakurrak lotuta eramateko deia
Azkenaldian ohi baino jende gehiago dabil mendian eta landa eremuan, baita ohi baino txakur gehiago ere. Horrek solte dabiltzan txakurren eta ganaduaren arteko arazoak sortu ditu. Duela gutxi, txakurrek ardien kontra egindako erasoak izan dira Idiazabalen.
2021·02·08
Udalak karpa bat jarri du Aita Iparragirre eskolako patioan
Karpa honek, gure ikasleen segurtasuna bermatzen lagunduko digun aire libreko espazioa emango du ekainera arte.
2021·01·07
Txistulari Alarderako sarrerak
Jaietako batzordearen adostasunarekin eta segurtasun neurriak zorrotz betez urtarrilaren 23an, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan Zelaa Kiroldegian XXVIII. Idiazabalgo Txistulari Alardea egingo da.
2021·01·25
Urtarrilak 31ra arte eska daitezke Ondasun Higiezinen gaineko Zergari, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari eta Hondakinen zergari dagozkien Hobariak
2021·01·27
Demode Quartet kontzertua Idiazabalen
Demode Quartet laukoteak abesti ezagunen bertsio originalak abesten dituzte zuzenean eta umore handiko ikuskizuna taularatzen dute. Otsailaren 7an, igandean, Idiazabalgo Elizan kontzertua eskainiko dute, arratsaldeko 19:00etan hasita.
2021·01·22
Gipuzkoa eta Arabako Partzoneriarako basozainen lan-poltsa osatuko da
Eskabideak aurkezteko epea urtarrilak 25etik otsailaren 8ra arte egongo da zabalik