Web edukia bistaratu
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

 

HARREMANETARAKO:

Arduradun politikoa: Iñaki Alberdi Iparragirre alkatea@idiazabal.eus
Artxibo: Mila Agirre Barandiaran liburutegia@idiazabal.eus

Idiazabalgo Udala
Plaza Nagusia 3, 0 solairua 20213 Idiazabal
Tel: 943 187 099

ORDUTEGIA:

Ordutegi arrunta

Astelehenetik-Ostegunera: 10:30-12:30 / 16:30-19:30
Ostirala: 10:30-12:30 / 16:30-19:00

Oporraldiko ordutegia

Astelehenetik-ostiralera: 10:30-13:00

Web edukia bistaratu

ARTXIBOA

Udal Artxiboak dauka Udalaren ondare dokumentala gordetzeko eta zaintzeko ardura.

Idiazabalgo Udal Artxiboaren helburu nagusia da Udalak bere eginkizunetan egiten eta jasotzen dituen agiriak biltzea, antolatzea, gordetzea eta zabaltzea. Horrela, zerbitzu bi ematen zaizkie:

  • Udalaren departamenduei, kudeaketa administratiboan lagunduz; 
  • Herritarrei, agirien bidez euren eskubideak froga ditzaketelako eta ikerketa historikoa bultzatzen delako

Eskaera aurkeztu behar da Idiazabalgo udaletxeko erregistro orokorrean eta kontsulta egiteko eguna eta ordua zehaztuko dira posta elektronikoz edo telefonoz.

Kontsulta egiteko ordutegia: Liburutegia zabalik dagoen orduetan

Udal Artxibategiaren erabiltzaileek ezin lezakete kontsultatu nahi dituzten dokumentuak apal edo deposituetatik har, gorabehera bereziak direla medio eta Artxibariaren baimenaz horretarako eskuordetuta egon ezean

Ez da onartzen mailegurik eta dokumentazioa udaletxetik ateratzea

Artxibo zerbitzuak bere eskuetan behar bezala ordenaturik eta sailkaturik dagoen dokumentazioa eskainiko die erabiltzaileei, baina ez du bilatuko dokumentu, aldizkari ofizial, argitalpen eta abarrik datu ofizialik ematen ez bada.

Udal Artxibategiko agiriak argitaratzeko nahiz publikoki hedatzeko helburuarekin erabiltzen direnean, erabiltzaileak beren jatorria ezinbestean azaldu beharko du. Argazkiak baldin badira, Artxibategiaren jatorria ez ezik, horien egilearen izena ere azaldu beharko da, hura ezaguna denean.

Era berean, udal artxibategian gordetako dokumentazioa aipatzen duen argitaraturiko ikerketaren ale bat igorri beharko da zerbitzu honetara.

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak aurreikusten du 2020ko urriaren 2tik aurrera, Idiazabalgo Udalak Artxibo Elektroniko Bakarra izan behar duela.

IZFEko zerbitzu informatikariek espediente elektronikoaren integrazioan ari dira lanean.