Berriak
Atzealdea

Zinema gaua egingo da ostiral honetan

Ostiral honetan, LGTBIQ+ gaia ardatz duten Zinegoak jaialdiko sei laburmetraiez gozatzeko aukera izango dute Idiazabaldarrek.

2022·05·11


Zinegoak jaialdiak, Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen jaialdia, sexu-aniztasunak ematen duen guztia zinema zein arte eszenikoen bidez erakustea du helburu; LGTBIQ+ pertsona edo gaiaren bidez,  kolektibo horren eskubideen zein askatasunen inguruan hausnartzeko.

Hori dela eta, Idiazabaldarrek, ostiral honetan, maiatzak 13, 21:30ean Pilarreneako ganbaran jaialdi honetako hurrengo sei laburmetraiez gozatu ahal izango dute.

Informazio gehiago