Berriak
Atzealdea

Uztailak 6 astelehenetik aurrera Jubilatu Elkartea zabalik

17:00tik 20:00ra egongo da zabalik eta bertako aforoa 30 pertsonakoa izango da

2020·07·03


Astelehenean, uztailak 6, irekiko da Idiazabalgo Jubilatu Elkartea. Izan dugun Covid-19 pandemiaren ondorez itxita egon ostean bertako erabiltzaileek aukera izango dute bertan elkartzeko.

Beti ere, beharrezko osasun neurriak betez. 

Momentuz, Elkartea arratsaldeko 17:00tik 20:00ra egongo da irekia eta bertako aforoa 30 pertsonakoa izango da. 

Bertan erabilera arau zehatzak egongo dira, erabiltzaileek bete beharrekoak.