Berriak
Atzealdea

Ukrainiaren aldeko esku pilota jaialdia

Datorren asteazkenean, apirilaren 6an, arratsaldeko 19:00tan, Idiazabalgo frontoian esku pilota jaialdi solidarioa egingo da Ukrainaren alde.

2022·03·31


Gaur aurkeztu dute, datorren asteazkenean, apirilaren 6an, arratsaldeko 19:00tan, Igarondo Pilotalekuan Ukrainaren alde egingo den esku pilota jaialdi solidarioa .

Bertan, emakumezko zein gizonezko bikoteen partidak ikusteko aukera izango da 5€-ren truke. Bildutako dirua, Europa de los Pueblos Institutura bideratuko da, Euskadira etorritako ukrainar komunitateari eta herrialdetik alde egiteko aukerarik eduki ez dutenei mikrodonazioekin laguntzeko.

Bertaratu nahi dutenek sarreren erreserba  616 437 817 telefonoan  edota Udal liburutegian aurrez egin dezakete asteazken goizera arte.