Berriak
Atzealdea

Ugarkaondoko trafikoa erregulatzeko semaforoa

Oinezkoen Egunak ekimena martxan jarri zenetik, Kale Nagusiaren itxiera partzialaren eman den egunetan, Ugarkaondo etxearen parean trafiko arazoak sortu dira.

2020·07·17


Deskonfinamendua deituriko hasi zenean, oinezkoei segurtasun distantziak mantenduz pasabidea eskaintzeko eta tabernariei terrazak jartzea ahalbidetzeko Oinezkoen Egunak ekimena jarri zen martxan.

 

Kale Nagusiaren itxiera partzialaren eman den egunetan, Ugarkaondo etxearen parean trafiko arazoak sortu dira. Frontoi zaharraren paretik Zigor auzora pasatzea debekatuta egon arren, auto asko izan dira bertatik pasa direnak.

 

Uztailaren 17tik aurrera, ostiraletan 17:00etan hasi eta igande gaueko 23:00 bitartean, semaforo bidez erregulatuko da aipaturiko bideko trafikoa.

 

Kalearen itxiera aldi baterako hartutako neurria da. Irailean, Oinezkoen Egunak ekimenaren ebaluaziorako partaidetza prozesu bat egingo da.