Berriak
Atzealdea

UEMAren HEDATU proiektua aurkeztu da

UEMAk, HEDATU arnasguneen inguruko hezkuntza proiektua aurkeztu du Aita Iparragirre Herri Eskolako klaustroan.

2022·02·14


UEMAk(Udalerri euskaldunen mankomunitateak), HEDATU arnasguneen inguruko hezkuntza proiektua aurkeztu du Aita Iparragirre Herri Eskolako Klaustroan. Udalak babestu eta bultzatzen duen proiektu honen bitartez, umeak zein gaztetxoak ahaldundu eta sentsibilizatu nahi dira euskararen inguruan; bide honetan eskola nahitaezkoa da. Euskara transmititzeaz gain, euskaraz egiteko ohitura ere transmititu nahi da, eguneroko zereginetarako pauta batzuk markatuz. Ikasleen garrantzia ez ezik, irakaslearen rola funtsezkoa dela azpimarratu da UEMAtik, gaiaz jakitun izatea eta bera ere ahaldunduta zein sentsibilizatuta egotea.

Guzti honen lanketarako materiala erraztu die UEMAk. HHko ikasleentzako esaterako, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen lau ipuin prestatu dira, baita hizkuntza aniztasunaren inguruko Moko -Txiki album ilustratua. Hauen bitartez, transmisioaren garrantzia eta euren hizkuntza praktiketan eragitea zein ingurukoen egoeraren hausnarketa bultzatzea lortu nahi dira batik bat. LHko ikasleentzako, berriz, unitate didaktikoak jarri dira eskura, eta saio bereziak ere prestatuko dira.

Eskolako irakasleen artean harrera beroa izan du proiektuak eta gaia batzorde pedagogikoan sakonki lantzekotan gelditu dira. Ikasturtea hasita dagoenez, tailer eta zerbitzu batzuei heltzeko konpromezua hartu dute aurtengorako eta datorren ikasturteari begira plangintza osatzea.

Unidate didaktikoak