Berriak
Atzealdea

UEMAko kide izatea erabaki du Idiazabalgo Udalak

Idiazabalgo Udalak atzo arratsaldean egindako udal osoko bilkuran UEMAko kide izatea erabaki zuen.

2021·12·15


Idiazabalgo Udalak atzo arratsaldean egindako udal osoko bilkuran UEMAko kide izatea erabaki zuen, EH Bilduko sei ordezkarien aldeko botoekin eta Izal Bai taldeko hiru ordezkarien abstentzioarekin.  Iñaki Alberdi alkateak aipatu zuenez, “hainbat arlotan lan asko dago oraindik egiteko eta UEMAren esperientziari eta laguntzari helduko diogu horretarako”. Larunbatetik aurrera, beraz, UEMAko 94. herria bihurtuko da Idiazabal.