Udalekuetarako izen emate epea zabalik dago
2021·05·06
Udalekuetarako izen emate epea zabaldu da
Maiatzaren 21era arte irekita dago izen ematea.
Eskabideak online edota Liburutegian egin ahalko dira astelehenetik ostegunera 10:30-12:30 eta 16:30-19:30 eta ostiraletan 10:30-12:30 eta 16:30-19:00.
Udalekuetan parte hartu nahi duten haur guztiek bete beharko dute izen ematea. Prozedura errazteko ahaleginetan dokumentu batean jarri da eta baimen guztiak markatuak jarri dira.
2009-2018 artean jaiotako haurrei zuzenduta daude. Udalekuetako ordutegia 9:30-12:30 izango da eta ekainaren 28an hasi eta uztailaren 23an amaituko dira. Udalekuetarako tasa 120€koa da.
Covid-19ak eragiten dituen aldaketak direla eta momentuan dugun protokolo neurriak ezarri dira baina posible da aldaketak egotea. Arretaz irakurri protokoloa eta izen emate orrian dauden baimen guztiak.
ESKABIDEA ONLINE EGITEKO:
1. Izen emate orria deskargatu, bete, pdf-n gorde eta sinatu ( "Sinadura tresnak" > " Dokumentuak sinatu")
2. Eskaera erregistratu: