Berriak
Atzealdea

Udalekuetako izen ematea zabalik

Gaur hasi eta maiatzaren 25era arte irekita egongo da izen ematea.

2022·05·17


2010 eta 2019 urte artean jaiotakoentzat zuzenduta dago aisialdi zerbitzu hau. Ordutegia 9:30etatik 12:30etara artekoa izango da. Aurten, gainera, interesa duten guztiek izena txandaka emateko aukera izango dute:

  • 1.Hamabostaldia: Ekainaren 27tik uztailaren 8ra……………….60€
  • 2.Hamabostaldia: Uztailaren 11tik uztailaren 22ra………..…….60€
  • Hilabete osoa: Ekainaren 27tik uztailaren 22ra…………………120€

​***Familia ugariagatik hobaria hirugarren kideari eta hurrengoei: %50

Udalekuetarako izen ematea zabalik egongo da maiatzaren 25era arte. Eskabideak online (www.idiazabal.eus webgunean) edota Liburutegian aurrez-aurre egin ahalko dira astelehenetik ostegunera 10:30-12:30 eta 16:30-19:30 eta ostiraletan 10:30-12:30 eta 16:30-19:00.

Udalekuetan parte hartu nahi duten haur guztiek bete beharko dute izen emate orria. Prozedura errazteko ahaleginetan dokumentu batean jarri da eta baimen guztiak markatuak jarri dira.

EPEA ITXITA ESKABIDEA AURREZ-AURRE EGITEKO:

1. Izen emate orria deskargatu, bete eta udaletxeko Arreta Zerbitzuan edo liburutegian aurkeztu. 

EPEA ITXITA ESKABIDEA ONLINE EGITEKO: (Tramite telematikoak egiteko gida)