Berriak
Atzealdea

Udaleku irekiekin jarraitzea

Udaleku irekietan izandako COVID19 kasua baloratu ondoren, Udalak eta Xapobixi aisialdi elkarteak udalekuekin aurrera egitea erabaki dugu.

2020·07·11


UDALEKU IREKIEKIN JARRAITZEA

 

Udaleku irekietan izandako COVID19 kasua baloratu ondoren, Udalak eta Xapobixi aisialdi elkarteak udalekuekin aurrera egitea erabaki dugu.

 

Burututako froga guztien emaitzak negatiboak direla jakinik eta Osasun Sailarekin egoera berria kontrastatu ostean, neurriak lehen bezain zorrotz betez, astelehenean udalekuak berriro martxan izango dira.

 

Musuko gabe burutzen den jarduera bakarra, igerilekukoa, bertan behera geratuko da.

Errealitate berria deitzen zaion honek erakutsi digu neurriak zorrotz betetzeak eta azkar esku-hartzeak duten garrantzia. Halaxe jardungo dugu aurrerantzean ere.

 

ZERGATIK egin behar zaie haurrei bigarren PCR proba eta begiraleei ez?

Hainbat gurasok galdera hau egin diguzue. Osasun Saileko arduradunek adierazi digutenaren arabera, honen arrazoia ondorengoa da:

▪️Isolatutako haurrek kutsatutako begiralearekin kontaktu zuzena izan zutelako. Hau da, igerilekuan musukorik gabe elkarrekin egon zirelako. Adierazi genuen lehen informazioa ez zen zuzena izan, beraz. Haurrak igerilekuan egon zirela ez baikenekien, ezta egoera honek protokoloan zuen eragina ere.

▪️Udalekuetan antolatzen diren beste ekintza guztietan begirale-haur harremana ez zuzena da, musukoa erabiltzen baitute.

▪️Ordiziako begiraleek ere kontaktu zuzena izan zuten kutsatutako pertsonarekin, kotxea elkarbanatzen baitzuten. Hori dela eta, isolatuta daude eta berriro egin beharko dute froga. Ordezko begiraleak etorriko dira, beraz, hurrengo egunetan.

▪️Beste begiraleek, ordea, harreman ez zuzena izan zuten: kontaktu laburra izan zuten eta musukoarekin. Begiraleek negatibo eman zuten frogan eta ez daukate berriro PCRa egin beharrik.

Gaitz berri eta arrotz honen aurrean, denok ari gara elkarrekin ikasten. Sortzen diren duda guztien inguruko informazioa biltzen eta erantzuten saiatuko gara.