Udaleku Irekiak - Izen ematea zabalik
2020·06·12
IZEN EMATEA EGITEKO PAUSOAK
1) informazioa irakurri eta "A015 Udalekuak" izen emate orria jaitsi hemen
2) "A015 Udalekuak" formularioa bete, eta gorde zure ordenagailuan pdf bezala
3) Izen emate orria beteta dagoenean, Ziurtagiri digital edo B@qk bidez sinatu behar da
4) Sinatutako dokumentua erregistroan sartu, izen ematea eginda gera dadin
IDIAZABALGO UDALEKUETARAKO IZEN EMATEA ZABALIK
Ekainaren 18 arte zabalik dago Idiazabalgo Udalekuetarako izen emateko epea.
Covid-ak sortu duen egoera dela eta, aurtengo udalekuek aldaketak izango dituzte aurreko urteetakoekin alderatuta.
2 eta 12 urte haurrei zuzendutako programa izango da eta ordutegi bakarra izango dute parte hartzen duten haur guztiek, 09;30tatik 12:30tara.
Udaleku irekiak ekainaren 29an hasiko dira eta uztailaren 24an amaituko dira.
Aurreko urteetan bezala, Xapobili aisialdi elkarteak gestionatuko du programa. Hezitzaileek Covid-aren inguruko formazioa jasoko dute programa egoera berezira egokitu eta behar bezelako arreta eman dadin.
Osasun eta segurtasun arauak errespetatu behar dira eta irizpideak berrikusi eta eguneratu egingo dira, osasun agintariek eta udalak onartutako agindu, protokolo eta gomendioen arabera. Honetarako, Udalekua hasterako Idiazabalgo Udaleko webgunean ahalbidetuko den eta emailez bidaliko den arautegia sinatuta Udalean entregatu beharko da.
Izen ematea presentzialki edo online egiteko aukera dago. On line egiteko www.idiazabal.eus webgunearen bidez egin daiteke, eta laguntzarik behar izanez gero udalean laguntzeko prest izango gaituzu: 943 18 71 00.
Udaleku irekietan parte hartzea 110 euro kostako da.
Oharra: Izena ematea irekia bada ere, egoerak hala behartuta plazak mugatu beharko balira, lehentasuna ondorengoek izango lukete: Egoera zaurgarrian dauden familiak, guraso bakarreko familiak eta bi gurasoak edo tutoreak lanean dituzten familiak.