Berriak
Atzealdea

Udalak Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala onartu zuen atzo ospatutako osoko bilkuran

Atzo ospatu zen ohiko osoko bilkuran Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala onartu zuen aho batez.

2022·02·25


Emakumeen Nazioarteko Eguna ate joka dagoen honetan, Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala izan zuten eztabaida gai atzoko otsaileko ohiko osoko bilkuran. Adierazpena mahai gainean jarri, aztertu eta aho batez onartu zuten.

Adierazpen honen bitartez, Idiazabalgo Udalak ondorengo konpromezuak hartu ditu.

  • Berdintasun diagnostikoan lortutako ondorioak aintzat hartu eta berdintasuna bultzatzeko ekintza eraginkorrak urtez-urte abian jartzea gure berdintasun planari jarraituz eta urtero horretarako baliabideak jarriz.

  • Jabekuntza Eskolei eta Emakumeen Etxeei behar adina baliabide bermatzea. Emakume, nerabe eta neskatoen ahalduntze indibidual eta kolektiborako ekintzak bultzatzea, tokiko eragile feministekin  batera.

 

  • Zaintza-lanen balio sozial eta politikoa aitortzen duten komunikazio-kanpainak egitea, erantzunkidetasunari arreta berezia eskainiz eta etxeko langileenak bezalako errealitateak ikusaraziz.

 

  • Etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren eredua eta eguneko zentroen eredua eta funtzionamendua berraztertzea, identifikatutako beharrei erantzuteko eta lan-baldintzak duintzeko asmoz.

Adierazpen osoa irakurgai

 

M8ko egitaraua

Udalak egitarau bete-betea prestatu du martxoko hilabeterako, hurrengo egunetan ezagutzera eramango duena.