Berriak
Atzealdea

Udalak karpa bat jarri du Aita Iparragirre eskolako patioan

Karpa honek, gure ikasleen segurtasuna bermatzen lagunduko digun aire libreko espazioa emango du ekainera arte.

2021·02·08


Abenduan Plaza Nagusian jarritakoaz gain, Udalak beste karpa bat jarri du Aita Iparragirre eskolako patioan. Covid-19aren eragina eteteko ezinbesteko neurria da ahal den neurrian behar bezala aireztatutako tokietan ahal den denbora gehien egotea. Karpa honek, gure ikasleen segurtasuna bermatzen lagunduko digun aire libreko espazioa emango du ekainera arte. Karpa hau, Eusko Jaurlaritzak Covid19a dela eta ateratako diru-laguntzaren bidez ordainduko da.