Berriak
Atzealdea

Zergen hobariak eskatzeko epea zabalik dago urtarrilaren 31ra arte

Epe horretatik kanpo eskatutako hobariak ez dira aplikatuko. Eskaerak telematikoki Idiazabalgo udaleko webgunetik, edo Udaleko herritarren arreta zerbitzuan egin daitezke. Hobariak urtero eskatu behar dira, desgaitasunari dagozkionak izan ezik. Hauek, Udalak ofizioz aplikatuko ditu.

2022·01·17


Aurten lehen aldiz, Jarduera Ekonomikoen Zergari dagokionean, hobari berri bat onartu da, aktibitate berrien sorrera sustatze aldera. Horrela, jarduera berria sortzen denetik, lehen 3 urteetan zerga honetan hobariak aplikatuko dira.

 

Hobari bakoitzaren inguruko informazio zehatza eta hobari bakoitza eskatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa eta epeak dokumentu hauetan ikus daitezke. 

 

Dokumentuak deskargatu

Agiriak eta epeak [pdf]

Hobari bakoitza eskatzeko epeak eta eskaera egiteko aurkeztu beharreko agiriak zein diren kontsultatu.

Dokumentuak deskargatu

Hobarien informazioa [pdf]

Urtarrilaren 31ra arte eska daitezkeen hobarien inguruko informazioa.

 

ESKABIDEA ONLINE EGITEKO:

1. Izen emate orria deskargatu, bete, eta sinatu.

2. Eskaera erregistratu: