Udal ikastaroak berriro martxan
2020·10·30
Urriaren 26an, astelehenean, Covid 19aren alarma egoera medio, Jarduera fisiko eta kirolerako araubide berria argitaratu zen eta besteen artean, kirol ikastaroak sei laguneko taldeetara mugatzeko neurria agindu zen.
Araubide hori aintzat hartuta, Udalak ondorengo ikastaroak behin behinean bertan behera uzteko erabakia hartu zuen: Kirol ikastaro guztiak, pilota eskola eta dantza.
Neurri horiek sortu zituen kezka eta gatazken aurren, Foru Aldundiak Udalekin premiazko bilera bat deitu zuen asteartean. Bertan, udalen kezkak ezagutu nahi ziren eta elkarlanean alternatibak bilatu.
Jasotako galderen aurrean, araubidea eguneratu zen eta bi puntu gaineratu ziren: batetik, aldi berean talde bat baino gehiago egon daitezkela eta, bestetik, arduradun bat talde bat baino gehiagorekin egon daitekeela.
Jasotako aginduetan 6ko azpitaldeen arteko distantzia zehaztu ez denez, gutxienez 1,5 metrokoa izatea bermatuko da, eta honenbestez, datorren astelehenean, hilaren 2an, kirol ikastaroak martxan jarriko dira, baita dantza eta pelota eskola ere.
Eskerrik asko ulermenagatik.