Berriak
Atzealdea

Txistulari Alarderako sarrerak

Jaietako batzordearen adostasunarekin eta segurtasun neurriak zorrotz betez urtarrilaren 23an, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan Zelaa Kiroldegian XXVIII. Idiazabalgo Txistulari Alardea egingo da.

2021·01·07


Jaietako batzordearen adostasunarekin eta segurtasun neurriak zorrotz betez urtarrilaren 23an, larunbatean, arratsaldeko 19:00etan Zelaa Kiroldegian  XXVIII. Idiazabalgo Txistulari Alardea egingo da.

130 lagunentzat zuzenean ikusteko aukera egongo da eta ikusle joan nahi dutenen artean zozketa egingo da.

Zozketan parte hartzeko izena eman beharko da banaka edo binaka (etxebizitza berean bizi diren bi kide) urtarrilaren 11tik 15era. Izen ematea goizeko 10:00etatik 12:00etara edota arratsaldean 16:30etatik 19:00etara egin daiteke liburutegian edo 943487099 telefonoan. 

Zozketa egingo da eta urtarrilaren 18an Udala harremanetan jarriko da ikusle izateko zortea izan dutenekin. Ondoren, ikusle doazenek liburutegitik pasa beharko dute sarrera bila.