Berriak
Atzealdea
Txakurrak lotuta eramateko deia
Azkenaldian ohi baino jende gehiago dabil mendian eta landa eremuan, baita ohi baino txakur gehiago ere. Horrek solte dabiltzan txakurren eta ganaduaren arteko arazoak sortu ditu. Duela gutxi, txakurrek ardien kontra egindako erasoak izan dira Idiazabalen.
2021·02·04

Ohiko larre eremuetan txakurrak aske ibiltzea debekatuta dago Gipuzkoako Mendietako 7/2006 Foru Arauean jasotzen den bezala. Erasoak oraingoan, baserri edo landa eremuan eman dira.
Gauzak honela, abereak dauden guneetan, bai larretan eta baita landa eremuan ere, txakurrak lotuta eramateko dei egiten da udaletik.