Berriak
Atzealdea

Trafiko aldaketak

Datozen asteetan Korta aldera eta Eziolaza poligono industrialetara autoekin sartzerakoan ematen diren arrisku egoerak direla eta trafikoa zuzentzeko neurriak hartuko dira.

2020·02·27


TRAFIKO ALDAKETAK

Korta aldera eta Eziolaza poligono industrialetara autoekin sartzerakoan ematen diren arrisku egoerak direla eta trafikoa zuzentzeko neurriak hartuko dira.

  1.- Beasain-Korta. Geronimoenea biribilgunean buelta eman beharko da.

  2.- Korta-Idiazabal. BP-ko biribilgunetik buelta eman beharko da.

  3.- Idiazabal-Eziolatza poligonoa. BP-ko biribilgunetik buelta eman beharko da.

  4.- Aldanondo-Beasain. Geronimoenea biribilgunetik buelta eman beharko da.

Trafiko aldaketa hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko bide azpiegituratako departamentuarekin elkarlanean egingo dira.

 

Aurreko neurriez gain Gure Ametsa etxearen parean (Kortako errepidean) autoen abiadura murrizteko bandak jarriko dira.